Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herri Lan Departamentuak iragarri du zenbait murrizketa izango direla sare nagusiko Iruña-Behobia eta Iruña-Huesca errepidetan
ostirala, 2007.eko urriak 26
Nafarroako Gobernuak eskatu du kontu handiz gidatzea, eta errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian nahiz 900 400 100 doako telefonoan
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak iragarri du, lanak direla eta, zenbait murrizketa izango direla sare nagusiko hurrengo errepidetan urriaren 29tik azaroaren 4ra arte
- N-21-A. Iruña-Behobia, 57+500 eta 58+200 puntu kilometrikoen artean, trafikoa aukerako pasabide batetik pasako da, astelehenetik aurrera, hilak 29.
- N-240, Iruña-Huesca, 17 puntu kilometrikoan, aukerako pasabide batetik pasako da, asteartean, hilak 30.
Horrez gain, lanak direla eta, murrizketek jarraituko dute sare nagusiko ondorengo puntutan:
- A-68, Ebroko Autobia, 91 eta 92 puntu kilometrikoen artean.
- N-121-A, Iruña-Behobia, aukerako pasabideak izango dira 68+100 eta 68+400, eta 69+240 eta 69+440 puntu kilometrikoen artean.
- N-135, Iruña-Frantzia Luzaidetik, Aurizperri zeharbidea (39+800 eta 40+800 puntu kilometrikoen artean) moztuta egongo da.
- N-232, Alfaro-Tutera-Zaragoza, lanek eragindako murrizketak izango dira honako puntu kilometrikoetan: 84-tik 91-ra eta 110-etik 116-ra.
- N-240, Iruña-Huesca, trafiko eten puntualak egingo dira 29. puntu kilometrikoan.
Nafarroako Gobernuak eskatu du kontu handiz gidatzea, trafiko murrizketak dituzten errepidetako seinaleak errespetatuz, eta Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskainiko du www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian nahiz 900 400 100 doako telefonoan.