(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

200.000 euroko gastua baimendu dute 2008. urterako, Nafarroako traktore eta uzta-makinen parkearen berritzea diruz laguntzeko astelehena, 2007.eko urriak 29

Gobernuak hartutako erabakiaren arabera, 2008rako 200.000 euroko gastua egiteko baimena ematen da, nekazaritza sektorean egindako inbertsioak diruz laguntzeko. Kasu honetan, Nafarroako traktore eta uzta-makinak berritzeko bideratuko da.


Erabaki honekin, zaharkituta dauden eta gabeziak dituzten ibilgailuen ordez berriak jarri nahi dira, teknologia berriak dituztenez, lan baldintzak hobetzen dituztelako, eraginkortasun energetiko handiagoa dutelako eta baita ingurumen inpaktu txikiagoa ere. Laburtuz, arlo honetan bi helburu nagusi daude: batetik, zaharkituta dauden traktore eta uzta-makinak txatar bihurtzea, teknologia berriak dituzten, eraginkorragoak, moldagarriagoak eta seguruagoak diren berri batzuk erosteko; bestetik, nekazaritzak erregai fosil eta kutsatzaileen igorpena murrizketan parte hartzea.


Nafarroan 15.909 traktoreko parkea dago, eta ,horietatik, 1.900ek bost ute baino gutxiago dituzte. Uzta-makinei dagokienez, 1.401 daude, eta horietatik, 320k, bost urte baino gutxiago dituzte. Traktore nahiz uzta-makinetan batez besteko potentzia handitu da: lehengo traktoreek 80 zaldiko potentzia zuten ,eta egungoek, batez beste, 110 zaldikoa dute; uzta-makinetan, aldiz, zaharrenek 160 zaldiko potentzia zuten, eta modernoenek 180koa dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa