(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak nabarmendu du langabezia %10 jaitsi dela Tierra Estella-Lizarrerrian urte honetan, Nafarroako gainerako herrietan jaitsitakoaren bikoitza asteartea, 2007.eko urriak 30

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuko kontseilari José María Roig Aldasorok nabarmendu du urte honetan langabezia %10 jaitsi dela Tierra Estella-Lizarrerrian (hots, 127 pertsona gutxiago), gainerako Nafarroan jaitsitakoaren bikoitza, %5 egin baitu behera.


Roigek Tierra Estellara egindako bisita batean egin ditu adierazpen horiek. Han izan da Lizarrako Udalarekin, Tierra Estella-Lizarrerriko Enpresaburuen Elkartearekin (LASEME) eta UGT eta CCOO sindikatuekin bilkurak egiteko, eta baita industrialdea eta Lizarrako Enplegu Agentzia bisitatzeko ere. Egunean zehar Jose Maria Roigekin batera Lizarrako alkate Begoña Ganuza; Enpresako zuzendari nagusi Begoña Urien; eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile Jose Luis Ruiz izan dira.


Zehazki, 2006ko abenduaren 31n, 1.273 lagun zeuden langabezian; 2007ko irailean, aldiz, 1.146. Hortaz, 127 pertsona gutxiago dago langabezia egoeran. Hori horrela, %10eko jaitsiera egon da. Jaitsiera hori, produkzio sektore guztietan eman da, baina jaitsierarik handiena industri sektorean eman da (%14,3). Nabarmendu behar da gazteen eta gizonen artean egondako jaitsiera (%16koa eta %27koa, hurrenez hurren). Emakumeei dagokienez, egonkortu da; hala ere, 25 urtetik beherako gazteei dagokienez, behera egin du, eta 11 pertsona gutxiago daude langabezian (%16).


Azken bi urteei dagokienez (2005eko irailetik 2007ko irailera) langabezia %9,7 jaitsi da Lizarran (124 pertsona gutxiago: 66 emakume eta 58 gizon). Sexuen arabera, irailaren 30eko azken datuan arabera, 778 emakume daude langabezian, eta 368 gizon. Emakumeen langabeziaren bilakaerak beheranzko joerari jarraitu dio: 2005eko abenduaren 31n, 846 emakume zeuden langabezian; hurrengo urtean, 769, eta jaitsiera hori orain arte mantendu da. Hala, 2007ko irailaren 30ean, urte honetako urtarrilaren amaieran baino 71 emakume gutxiago zegoen langabezian . Alegia, emakumeen langabezia %17,56 jaitsi da 2006ko urtarriletik (148 pertsona gutxiago).


Gizonen kasuan, 2006ko urtarrilean 524 langabe zeuden izena emanda; 2007. urteko urtarrilean 504ra jaitsi zen, eta beherantz jarraitu du, gaur egun arte; izan ere, urrian, urte hasieran baino 136 gizon gutxiago zeuden erregistratuta Lizarrako enplegu-bulegoan. Hortaz, %27ko jaitsiera egon da.


Lizarran, Nafarroako gainerako herrietan eta Espainian langabeziarekin gertatzen den moduan, emakume langabeen kopurua gizonena baino handiagoa da.


Adin tarteen arabera, 2006ko urtarriletik gaur egun arte, pertsona gazteen langabezia %15,6 murriztu da, eta nabarmendu behar da 25 urtetik gorakoen artean %16,4 jaitsi dela langabezia.


Gaur egun, Lizarrako enplegu-bulegoan, 25 urtetik beherako 117 langabe daude erregistratuta, eta 1.029, 25 urtetik gorakoak dira; hortaz, langabeen %10 25 urtetik beherakoa da, eta gainerako %90, 25 urtetik gorakoak dira. 2007ko urtarriletik orain arte, 25 urtetik beherako 23 pertsona langabe gutxiago dago, eta 25 urtetik gorakoak urte hasieran baino 104 gutxiago dira. 2006. urtearen hasieratik egondako bilakaera kontuan hartzen badugu, gaur egun 22 gazte langabe gutxiago dago, eta 25 urtetik gorako 202 langabe gutxiago. 2005eko abenduaren 31tik, pertsona gazteen langabezia %15,8 jaitsi da, eta 25 urtetik gorakoen artean, %16,4.


Jarduera-sektoreen arabera, urte hasieratik, lau jarduera-sektore handitan jaitsi da langabezia Lizarran (eraikuntzan, industrian, zerbitzuetan eta nekazaritzan; hurrenkera horretan). Eraikuntzan, 54 langabe gutxiago dago; industrian, 43; eta zerbitzuen sektorean, 33. 2006ko urtarriletik gaur egun arte, zerbitzuen sektoreko langabezia ehun pertsonatan murriztu da, 81 industrian, 27 eraikuntzan, bost nekazaritzan, eta hamaika aurretik lanik ez zutenen artean.


Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi euroko laguntzak eman ditu Lizarran 2007ko lehen seihilekoan, inbertsioaren eta enpleguaren arlotan


2007ko lehen seihilekoan, Nafarroako gobernuak 1,3 milioi euroko laguntzak eman ditu Lizarran, inbertsioaren eta enpleguaren arlotan; hortaz, Foru Komunitate osoan emandako laguntzen %11,21. Hala, Lizarra, hirugarren tokian kokatu da Nafarroako laguntzen bolumenei dagokienez (Iruña eta Tuteraren atzetik), eta bigarrenean sortutako enplegu kopuruari dagokionez (45), Iruñearen atzetik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa