Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Helburuak honakoak dira: irisgarritasuna eta laguntzean arintasuna hobetzea, eriak bere burua zain dezan sustatzea, kalitate teknikoa etengabe hobetzea, eta osasun langileen lanbide-garapena bultzatzea.
Proiektu pilotuaren irudia.
(
irudia handitu
)
Osasun kontseilari María Kutz Peironcelyk Oinarrizko Osasun Laguntzaren antolaketa hobetzeko proiektu pilotua aurkeztu du gaur goizean. Proiektu horretan, norberaren osasun txartela duten 62.411 erabiltzaile artatzen dituzten Antsoain, Ermitagaña, Atarrabia, Tafalla eta Mendebaldeko Tuterako osasun zentroek parte hartu dute sei hilabetetan.
Proiektu horren helburuak hauek dira: irisgarritasuna eta eriei laguntzean arintasuna hobetzea, eriak bere burua zain dezan sustatzea eta gaixotasunaren prozesuan parte hartzea, laguntzaren kalitate teknikoa etengabe hobetzea, eta osasun langileen lanbide-garapena bultzatzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Oinarrizko Osasun Laguntzaren arloan egingo duen jarduera-planak hiru helburu ditu: langile kopurua gehitzea, laguntza ratioak hobetzea (profesionala / esleituta dituen osasun txarteleko erabiltzaile kopurua), eta, azkenik, Kutz kontseilariak gaur aurkeztu duen plan pilotuaren laguntza eredu berria abian jartzea.
Langile kopurua gehitzeari dagokionez, 2006 eta 2007 urteen artean beste 74 profesional hasi dira lanean Oinarrizko Osasun Laguntzaren sarean. 2006. urtean, beste 32 langile hasi ziren lanean. Horietatik, 10, familia-medikuak izan ziren; 3, pediatrak; 7, erizainak; eta 12, administrariak. 2007. urtean, beste 42 langile hasi ziren lanean: 13 familia-mediku, 6 pediatra, 14 erizain eta 9 administrari.
Laguntzaren hobekuntzan, langileko eri kopurua aintzat hartzen badugu, ondorengo ratioak eman dira: mediku bakoitzeko 1.600 pertsona dira osasun txartelaren titular; 1.000, pediatra bakoitzeko; 1.600, erizain bakoitzeko eta 2.500, administrari bakoitzeko.
Plan pilotuaren garapena
Plan pilotu hau garatzeko, ondorengo irizpideei jarraitu dieten lan taldeak eratu dira: