(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

%20,4 jaitsi da hildakoen kopurua Nafarroako trafiko-istripuetan 2007ko lehen hamar hilabeteetan ostirala, 2007.eko azaroak 2

2007ko lehen hamar hilabeteetan (urtarriletik urrira bitartean) 39 lagun hil dira guztira Foru Komunitateko hiri eta hiriarteko errepideetan (4, urtarrilean; 3, otsailean; 2, martxoan; 8, apirilean; 2, maiatzean; 5, ekainean; 2, uztailean; 2, abuztuan; 6, irailean; eta 5, urrian). Iaz, aldiz, 49 lagun hil ziren, aldi berean, eta 2005. urtean, 80.


Hortaz, ehunekotan adierazita, Nafarroan egondako istripuetan %20,4 jaitsi da heriotza-tasa, 2006. urteko aldi bereko datuen aldean. Zifra horrekin, soberan betetzen ari da Nafarroako Gobernuko 2005-2012 Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiak urte honetarako ezarritako helburua: %10 jaistea heriotza-tasa foru errepideetan.


Azpimarratu behar da, iaz, Foru Komunitateak Europar Batasunak 2010erako ezarritako helburua lortu zuela; alegia, trafiko-istripuetan hildakoen kopurua %50 murriztea, 2000. urtearekin alderatuta (Nafarroaren kasuan, iaz, 55 lagun hil ziren trafiko-istripuetan; 2000. urtean, aldiz, 118 hil ziren). Nafarroa, hori lortu duen Espainiako eskualde bakarra izan da.


Hildakoen ezaugarriak


2007ko urtarriletik urrira bitartean hildako 39 lagunetatik, 6, edukiera handiko errepideetan (autobide eta autobietan) izan dira; 15, errepide orokorretan, 8 tokiko errepideetan; 3, hiri barruko errepideetan, eta 2, baso-pistetan.


Hildakoen artean hiru adingabekoak ziren; 14 hildako, 18 eta 30 urte artekoak ziren; 2, 31 eta 35 urte artekoak; beste 7, 36 eta 45 urte artekoak, eta gainerako 13ak, 45 urtetik gorakoak ziren. Halaber, hildakoetatik, 30, autoan eta furgonetan zihoazen; 5, motoziklistak ziren; 3, oinezkoak ziren (horietako bat bizikletatik erori eta gero), eta azkena, txirrindularia zen.


Nafarroako trafikoko poliziek (Foruzainek eta Guardia Zibilak) arretaz behatutako errepideei dagokienez, urte honetako datuak oso onak izan dira Erriberan, non errepide nagusietan (AP-68, A-68 eta N-232, AP-15, NA-134 eta N-121) 2006ko urtarriletik urrira bitartean egondako hildakoen erdia egon baita, hamar hain zuzen, eta horietatik, zortzi, Ebroko Ardatza NA-134 errepidean izan dira. Aurten, bost lagun hil dira: ekainaren 30ean Azagran Ebroko Ardatzean (NA-134); abuztuaren 25ean Tuteran, N-232 errepidean; irailaren 27an Corellan, N-113 errepidean; urriaren 14an Tuteran, N-232 errepidean; eta urriaren 27an Lodosan, NA-134 errepidean.


Iruña-Behobia errepideari dagokionez (N-121-A), aurten hiru hildako egon dira (otsailaren 28an Lesakan, maiatzaren 3an Lantzen, eta irailaren 28an Beran), 2006ko urtarriletik urrira bitartean egondako 5 hildakoen aldean, eta oso urrun, adibidez, 2005eko urtarriletik urrira bitartean egondako 10 hildakoetatik.

Dokumentazioa:
Accidentes mortales en Navarra durante 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa