(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun kontseilariak peritoneoko dialisirako telekontsulta bat bisitatu du Nafarroako Ospitalean ostirala, 2007.eko azaroak 2

Teknika horrekin, ospitaleak telematikoki kontrolatzen ditu, Nefrologia Zerbitzutik, eriei euren etxeetan aplikatzen zaien tratamenduaren baldintzak.


Kutz kontseilaria telekontsultan, Nafarroako Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuan

Mª Jesús Sorbet doktorea eta Kutz kontseilaria, telekontsulta sistemara konektatuta dagoen eriaren gorabeheren jarraipena egiten duen monitorearen aurrean. ( irudia handitu )

Osasun kontseilari María Kutz Peironcely, Nafarroako Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuko peritoneoko dialisirako kontsulta batean egon da. Kontsulta hori, telemedikuntzako tekniken bidez egiten da, eta Nafarroan lehen aldiz aplikatu dira xede horrekin.


Peritoneoko dialisia, dialisia egiteko peritoneoko mintza erabiltzen duen giltzurrunez kanpoko arazketa teknika bat da.


Nafarroako Ospitaleak 1980tik egiten du peritoneoko dialisia, eta, gaur egun, 27 eri ditu tratamendu horrekin. Horietatik, erdiek baino gehiagok ziklatzeko makinak erabiltzen dituzte dialisia egiteko, eta beren etxeetan egiten dute lo egiten ari diren bitartean. Bestalde, lau edo sei astetan behin joaten dira Ospitalera dialisiaren parametroak aldatzeko eta kontrolatzeko.


Telekontsultaren nobedadea da medikuaren eta eriaren artean harreman pertsonal eta zuzena egin daitekeela. Zuzenean egindako kontsulta da, eria etxetik mugitzea saihesten eta bizitza-kalitatea hobetzen duena.


Eriaren etxean instalatutako eta Ospitalearekin konektatutako web kamera baten bidez, eriaren egoera fisikoaren jarraipena egin daiteke, eta xehetasunez ikus daitezke, besteak beste, kateterraren irteera zuloaren egoera, inguruan gerta daitezkeen zauriak, peritoneoko likidoaren kolorea, edo eriak edemak dituen, prozesuan gerta daitezkeen bestelako gorabeheren artean.


Bestalde, ziklatzeko makina, modem batera konektatuta dago, eta horren bitartez, dialisiaren parametroak transmititzen dira Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuaren ordenagailura, horiek kontrolatzeko, eta hala dagokionean, aldatzeko. Telekontsultari esker, erizainen taldeak eriak aplikatutako dialisiaren prozesua kontrolatu dezake, eta egin ditzakeen erroreak zuzen ditzake.


Telekontsulta sistemarekin, aldaketak egin daitezke eriaren ohitura eta tekniketan, doiketa horiek Ospitalera joan behar izan gabe egin ahal izateko.


Osasun kontseilariarekin batera honako hauek izan dira ekitaldian: Jesús Arteaga Coloma doktorea, Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuko burua, Mª Jesús Sorbet Zubiría, Zerbitzu horren mediku albokoa, eta Itziar Bueno Zamarbide erizaina, erizaintzako koordinatzailea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa