(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gogorarazten du "mingain urdina" kaltegabea dela pertsonentzat astelehena, 2007.eko azaroak 5

Landa Garapena eta Ingurumen Departamentuko albaitaritza zerbitzuak ganadu hausnarkariaren mugikortasunari ezarri dizkion badaezpadako neurriei buruzko informazioa eman du


Nafarroako Gobernuko Landa Garapena eta Ingurumen Departamentuak ohar ofizial hau argitaratu du Ardien Hotzeri Sukarra edo "mingain urdina" izeneko gaixotasunari buruz:


1. Ardien Hotzeri Sukarra edo Mingain Urdina abereei bakarrik eragiten dien gaixotasuna da, abere hausnarkariei zehazki, eta kaltegabea da pertsonentzat.


2. Gaixotutako animalien okela edo esnea kontsumitzeak ez du kalterik eragiten pertsonen osasunean. Gainera, kontsumitzailearengana ezin daiteke gaixotutako abererik iritsi, hiltegira heltzen diren abere guztiak aztertzen direlako eta atzera botatzen direlako gaixotasun sintomarik txikiena dutenak.


3. Duela urte batzuetatik hona Europar Batasuneko herrialde gehienetan dagoen gaixotasuna da. Abeltzaintza soilik ukitzen duen arazoa da, eta ez du inolako eraginik ez kontsumoan eta ezta osasun publikoan ere.


4. Nafarroan nolabaiteko zalaparta sortu bada, lehendik antzeko kasurik izan ez dugulako da. Gainera, abere gehientsuenak inongo arazorik gabe sendatzen dira.


5. Culicoides generoko eltxoen ziztaden bidez transmititzen da, eta horixe da kutsadura bide bakarra. Abereak ez dira gaixotzen ukuilu edo itxitura berean egoteagatik, elikagai bera jateagatik edo ur bera edateagatik.


6. Landa Garapena eta Ingurumen Departamentuak indarrean jarriko dituen neurriak duela gutxiko bi xedapen arauemailetan oinarritzen dira: alde batetik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 3046/2007 Aginduan (joan den urriaren 20ko BOEn argitaratua); bestetik, Europako Batzordearen 1266/2007 Araudian, 2000/75/CE Zuzentarauaren aplikazio xedapenak ezartzen dituena ardien hotzeri sukarra pairatzeko arriskuan dauden abere espezieen kontrol, jarraipen eta zaintzarako (joan den urriaren 27an EBko Egunkari Ofizialean argitaratua).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa