(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak jakinarazi du gorabeherak izango direla zirkulazioan, Alfaro-Tutera-Zaragoza eta Iruñea-Behobia errepide nagusietan astelehena, 2007.eko azaroak 5


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, azaroaren 5etik 11ra bitartean, gorabeherak izango dira zirkulazioan, sare nagusiko honako errepide hauetan:


N-232, Alfaro-Tutera-Zaragoza errepidean, 84. kilometrotik 91. kilometrora bitartean, behin-behineko saihesbidearen bigarren zatia irekiko dute azaroaren 6an, asteartean.


N-121-A, Iruñea-Behobia errepidean, honako gorabehera hauek gertatuko dira:


- Azaroak 6an, asteartean, 11:00etatik 13:00etara, leherketak, Bera-Endarlatsa tartean.


- Azaroak 7an, asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara, leherketak, Endarlatsa-Irun tartean (70+510 kilometroan).


- Azaroaren 6tik aurrera, asteartetik aurrera, txandakako etenak izango dira zirkulazioan, 8:00etatik 18:00etara, Etxalar-Bera tartean (Matxain baserria).


Gainera, gorabeherak izango dira sare nagusiko honako gune hauetan ere:


A-68, Ebroko Autobidean, 91. eta 92. kilometroen artean.


N-121-A, Iruñea-Behobia errepidean, txandaka igaroko dira ibilgailuak, 57+500 kilometrotik 58+200 kilometrora; 68+100 kilometrotik 68+400 kilometrora; eta 69+240 kilometrotik 69+440 kilometrora.


N-135, Iruñea-Frantzia errepidea, Luzaidetik barrena doana, moztuta egongo da Aurizberriko zeharbidean (39+800 eta 40+800 kilometroen artean).


N-232, Alfaro-Tutera-Zaragoza errepidean, lanen ondoriozko gorabeherak, 84. eta 91. kilometroen artean, eta 110. kilometrotik 116. kilometrora bitartean.


Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea eta zirkulazio gorabeherak dauden errepideetako seinaleak zorrotz errespetatzea eskatzen du. Foru Komunitateko errepideetako egoerari buruzko informazio xehea nahi izanez gero, jo ezazue www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunera, edo deitu 900 400 100 doako telefono zenbakira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa