(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Mendekotasunaren Legearen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoari uko egingo dio asteazkena, 2007.eko azaroak 7

Gaur hartutako erabakiaren ondorioz, Parlamentuan foru erregimenaren espezifikotasunari jarraiki onetsitako legea ezarriko da Nafarroan


Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak gaur hartutako erabakiari esker, bi administrazioek mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta laguntza emateko 39/2006 Legearen inguruan zituzten desadostasunak ebatzi dira.


Espainiako Gobernuaren izenean Herri Administrazioetako ministro Elena Salgado izan da. Nafarroako ordezkariei dagokienez, lehenengo lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero izan da. Halaber, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malo izan da.


Gaur hartutako konpromisoaren ondorioz, bi administrazioek elkarri aitortzen dizkiote mendekotasun legea burutzeko eta finantzatzeko dituzten eskumenak, eta Nafarroan, Parlamentuan foru erregimenaren espezifikotasunari jarraiki onetsitako legea ezarriko dela ziurtatzen da. Hori horrela, Nafarroako Gobernuak uko egingo dio Konstituzio Auzitegian aurkeztutako konstituziokontrakotasun-errekurtsoari. Halaber, Nafarroan Legearen ezarpena finantzatzeko baldintzak ezarriko dira, Iruñean azaroaren 5ean izenpetutako hitzarmen ekonomikoa berritzeko akordioan aurreikusitakoaren arabera.


Herri Administrazioetako Ministerioan gaur egindako bileraren nondik norakoak eta emaitzak, gaur egun, Estatuko gobernuaren eta foru gobernuaren artean lankidetzarako eta elkarrizketan aritzeko dagoen giro ona islatzen dute. Harreman berri horietan dagoen begikotasunari esker, azken sei hilabeteetan, Lankidetza Batzordeak akordioak lortu ditu Konstituzio Auzitegian bi foru legeen aurka ez egiteko.

Dokumentazioa:
Texto del acuerdo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa