(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitatean 159 enpresa sortu dituzte, behar handia duten taldeei zuzendutako "Enplegatu" europar proiektuari esker asteazkena, 2007.eko azaroak 7

José Mª Roig kontseilariak eskerrak eman zizkien bart arratsean Baluarten 16 nafar erakunderi, enplegu sortzailea den proiektuari eskainitako lankidetzagatik


"Enplegatu" proiektuaren parte-hartzaileak

"Enplegatu" proiektuaren antolatzaileak eta onuradunak, Baluarten egindako ekitaldiaren amaieran. ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Lan Kontseilariak, José Mª Roig jaunak, Baluartea-Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan egindako jardunaldi batzuk itxi zituen atzo, "Enplegatu" proiektuaren parte-hartzaileekin batera, Nafarroako Gobernuak behar handia duten taldeentzat sortu duen enplegu estrategia, EQUAL ekimen komunitarioaren barruan finantzatua, 16 nafar erakunderen lankidetzarekin.


Nafar erakunde horiek hauek dira, hain zuzen ere: AMEDNA, CEDERNA-GARALUR, Iruñeko Udala, Caja Rural de Navarra, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala, CEIN, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, TEDER Elkartea, TEDER Partzuergoa, Erdialdearen Garapenerako Partzuergoa, Enpresa-Unibertsitatea Fundazioa, Gaztelan Fundazioa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua, Nafarroako Emakumearen Institutua, Tracasa eta Kanpo Ekintzarako Zerbitzua.


Roig kontseilariak "Enplegatu" programaren lorpen nagusiak eman zituen jakitera atzoko ekitaldian. Proiektua, hain zuzen, 2005. urtean jarri zen abian, behar handia duten herritar taldeei zuzendua, hala nola, emakumeak, immigranteak, ijito komunitatea, gazteak eta bazterketa egoeran dauden beste talde batzuk: 159 enpresa sortu dira, 900 pertsonak parte hartu duten enpresak sortzeko prestakuntza prozesuetan, 170 enpresa plan burutu dira, Mikrokredituen Funtsak 56 mikrokreditu eta laguntza eman ditu, garatutako bederatzi negozio ideia berri identifikatu dira, eta ekintzailea izateko diagnostiko bat eta ondorengo ibilbidea landu dira. Orobat, 688 enpresa proiekturi aholkularitza eman zaie eta 3.000 bat gida eta eskuliburu argitaratu dira ekintzailetzari buruz.


"Enplegatu" proiektua


 "Enplegatu" proiektuak iraun duen bitartean, eta gizarte erakundeen babesarekin batera, parte hartu duten pertsonen prestakuntza hobetu nahi izan da, haien lan munduratzea bermatzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko. Gainera, ekintzaile berriei aholkularitza eta laguntza eskaini zaie, aukera berdintasuna sustatu da, eta finantzazio aukerak eskaini zaizkie eratu diren enpresei.


Horretarako, enpresen sorkuntzan, kultur aniztasunean, aukera berdintasunean eta ekintzaileen jokabideetan trebatuta dagoen eta aditua den talde tekniko baten laguntza izan da.


Horrela, aholkularitza eta prestakuntza eskaini da hiru arlotan. Lehenik, elkarrizketa pertsonal batetik abiatuta, parte-hartzaileei familia erantzukizunetan trebatzen eta mugikortasun eta joan-etorrirako aukeretan lagundu zaie. Bigarrenik, oinarrizko prestakuntza eskaini da informatika arloan, Nafarroako enpresen arloan, autonomia pertsonala indartzeko gaitasunetan eta denboraren kudeaketan. Orobat, bigarren arlo horretan ere negozio ideiak identifikatzeko aholkularitza eskaini da. Azkenik, hirugarrenik, informatika aplikatuko tresnak erabiltzeko prestakuntza eskaini zaie gune jakinetako enpresei. Baita enpresa kudeaketa simulaturako eta ekintzailetza gaitasunetarako entrenamendua ere. Gainera, aholkularitza pertsonala eta tresnak eskaini dira enpresak sortu ahal izateko, besteak beste, finantza laguntzak lortzeko aukera.


Proiektuak iraun duen bitartean egin diren jardueren artean, aipagarri da "Irten labirintotik" izeneko erakusketa ibiltaria. Nafarroa osoan barrena ibili zen, ekintzailetza sena sustatu nahian eta bertara, 1500 pertsona baino gehiago hurbildu ziren. Gainera, tresna guztiz berritzaileak jarri zituzten martxan, hala nola, kontabilitate software bat, ekintzaileek beren kontabilitatea kudeatu ahal izateko eta informazio geoerreferentziadun sistema bat (SIG), toki jakin batzuei buruzko informazio funtsezkoa eskaintzeko, enpresei eta negozio aukerei dagokienez.


Era berean, emaitzek eta metodoek luze iraun dezaten, jadanik finkatuta dauden 18 enpresak beren laguntza eskaini diete sortu berri direnei eta jadanik, enpresa berrien eta finkatuen arteko topaketak egin dituzte.


Bart itxiera ekitaldia, Baluarten


Bart arratsean Baluarten egindako itxiera ekitaldia Cristina Ochoa kazetariak aurkeztu zuen eta Zorongo taldearen emanaldiarekin hasi zuten. Ekitaldia José María Roig kontseilariak itxi zuen.


Itxialdia gaueko telebista saio edo "late night" bat balitz bezala antolatu zuten. Antzezpenak eta elkarrizketak egin zituzten, eta bideo bat ere ikusi ahal izan zuten. Elkarrizketatuen artean aipatzekoak dira José Luis Ruiz Ciruelos, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaria eta Pilar Irigoyen, CEINako Ekintzaileen Arloko zuzendaria, baita programaren hartzaileak izan diren hainbat herritar talderen onuradun batzuk ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa