(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2007/2008ko Neguko Bidezaintza Plana abian jarri du; 360 pertsona eta 174 ibilgailu arituko dira plan horretan lanean asteazkena, 2007.eko azaroak 7

Plana azaroaren 12tik apirilera bitartean egongo da indarrean, neguko meteorologiak Nafarroako errepide sarean eragin ditzakeen kalteei aurre egiteko eta kalte horiek arintzeko; guztira 3.886 kilometroko errepide sare baten eta 36 mendateren zaintza bideratuko da plan horren bidez


Neguko Bidezaintza Plana

Neguko Bidezaintza Plana.

Guztira 360 lagun –teknikariak eta langileak kontuan hartuta–, eta 174 ibilgailu –elurra kentzeko 92 makina, 6 turbo fresa eta 76 ekipo osagarri– arituko dira Nafarroako errepideetako 2007-2008ko Neguko Bidezaintza Planaren barruan lanean; plan hori urtero jarri ohi du abian Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin lankidetzan.


Aurten, azaroaren 12an sartuko da indarrean, eta datorren urteko apirilaren amaierara arte iraungo du. Helburu nagusia neguko meteorologiak Nafarroako errepideetan sor ditzakeen kalteei aurre egitea eta kalte horiek arintzea da, ahal den neurrian. Aipatzekoa da Nafarroako errepide sareak 3.886 kilometroko hedadura duela, eta 36 mendate daudela sare horretan.


Teknikariez eta ibilgailuez gainera, Departamentuak 42 silo eta 15 gatz biltegi ere baditu planaren helburuak betetzeko.


Kanpainaren berrikuntzak


Aurreko Neguko Bidezaintza Planarekin alderatuta (2006/2007), nabarmentzekoa da aurtengoan baliabide material nahiz giza baliabide gehiago izango direla, urtarrilaren 1etik aurrera; izan ere, kontserbazio integraleko 5 kontratu berri egingo dira, Iruñean, Agoitzen, Tafallan, Lizarran eta Tuteran. Aurtengo kanpainan, 30 lagun gehiago arituko dira, zehazki; eta baliabide materialei dagokienez, berriz, elurra kentzeko 16 makina gehiago, 6 ekipo osagarri gehiago, 2 gatz biltegi gehiago eta 5 silo gehiago izango dira; baita 6 estazio meteorologiko mugikor ere. Estazio horietako informazioaren arabera, errepide sareko puntu jakin batzuetako diagnostikoa eta esku-hartzea hobetzeko aukera izango dugu.


Baliabide material eta giza baliabide gehiago edukita, lehentasunezko arreta eman ahal izango zaie Iruñerriko hiri barruko garraioaren ibilbideei eta Nafarroako eskola ibilbideei; betiere, baldin eta, elurtea oso handia izanik, helburu horretarako baliabideak errepide sare nagusian erabili beharrik ez badago. Era berean, Izaba-Frantzia errepideari arreta handiagoa emango zaio, Belagoako mendateari dagokionez, batez ere.


Bestalde, elurra kentzeko makina gehiago edukitzeaz gainera, onura handia ekarriko dute makina horietan egindako berrikuntza teknologikoek; izan ere, GPS eta GSM sistemez hornitu dira makinak, eta, horrela, errepideko gatz dosiaren eta ibilgailuen eta xaflen kokaeraren gaineko informazioa eskuratu ahal izango da.


Berrikuntza jakingarria da, orobat, 6 telebista kamera orientagarri jarri direla, errepide sareko gune estrategiko hauetan:




Kamera horien helburua hauxe da: neguan errepidea zer egoeratan dagoen jakitea, denbora errealean, eta, horrela, elurra kentzeko erabilgarri dauden baliabideak optimizatzea, gune bakoitzean bidezaintza ahalik eta egokiena izan dadin hartu beharreko erabakiak garaiz eta zuzen hartuz.


Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa