(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Eurek sortzen dute, eurek adierazten dute" erakusketa Tuteran izango da datorren azaroaren 23ra arte asteazkena, 2007.eko azaroak 7

Alberto Catalán kontseilari bozeramaileak eta Tuterako alkateak gaur goizean aurkeztu dute Foruaren Hobekuntzaren XXV. Urtemugako ospakizunen baitan kokatuta dagoen ekimen hau


Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak eta Luis Casado Tuterako alkateak gaur goizean aurkeztu dute, Tuterako "Castel Ruiz" Kultur Etxean, artista gazteen lanez osatutako "Eurek sortzen dute, eurek adierazten dute" erakusketa. Aipaturiko erakusketa Foruaren Hobekuntzaren XXV. Urtemuga dela eta sustatu da. 


Aipaturiko urtemuga dela eta Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketan hautatutako lanak bildu ditu erakusketak, 16 eta 25 urte arteko artista gazteek egindakoak. Era berean, Nafarroako hainbat ikastetxetako eta irakasmailatako ikasleek entzute handiko artista plastikoen zuzendaritzapean egindako lanak ere bildu ditu (6 eta 15 urte arteko 450 ikaslek egindako lanak, hain zuzen ere).


Erakusketa gaur arratsaldean hasi eta azaroaren 23ra arte izango da ikusgai, 17:00etatik 21:00etara, eta doakoa izango da.


Arte erakusketa eta Foruen Hobekuntzaren XXV. Urtemuga


Jakina denez, 2007an bete dira 25 urte Nafarroako Foru Erregimena Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa (Nafarroako Foru Komunitateko erakundeak eta eskumenak zehazten dituen esparru juridikoa) indarrean jarri zenetik. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi, erakusketa eta argitalpen sustatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta horien bidez Hobekuntza aztertu da (Hobekuntzaren ezarpena, giltzak, balioa eta onurak).


Iragan mendeko azken laurdenean jaiotako gazteen parte-hartzea ere bultzatu nahi izan da urtemugako ospakizunetan; izan ere, 25 urte daramatza indarrean Hobekuntzak. Gazteen sormena baliatu nahi izan da, eta artearen bidez gizarteari buruz duten iritzia ager dezaten sustatu da.


Era berean, 16 eta 25 urte arteko gazteek ere parte hartu dute erakusketan. Hainbat motatako arte lanak egin dituzte, artista gazteei zuzendutako lehiaketaren baitan, eta gizarte eta arte arloko kezkak eta sentimenak azaldu dituzte. Itzal handiko kidez osatutako epaimahaiak bost lehen sari eta lau aipamen berezi erabaki ditu. Era berean, 22 lan hautatu ditu erakusketa honetarako. 


Lan horiek guztiek osatu dute "Eurek sortzen dute, eurek adierazten dute" erakusketa, gazteenek analizatzeko eta adierazteko duten trebetasunaren egiazko ikuspegia eskaini duena. Aipatzekoa da ekainean Ziudadelako Armen Aretoan izan zela ikusgai erakusketa.


Arte tailerrak ikastetxeetan, hautatuko lanak eta lehiaketako sariak


Lehenago esan denez, 6 eta 15 urte arteko ikasleek 10 arte tailer egin zituzten, entzute handiko artistekin. Blanca Rázquinek Atarrabiako "Lorenzo Goicoa" eta Mutiloabeitiko "Luis Amigó" ikastetxeetako ikasleekin egin du lan; Teresa Sabaték Iruñeko "Plaza de la Cruz" eta "San Cernin" ikastetxeetako ikasleei eman zien tailerra; Belén Puyok Tuteran eman zuen arte tailerra, "Monte San Julián" eta "San Francisco Javier" ikastetxeetako ikasleekin; June Crespok, berriz, Zizur Txikiko "San Fermin" ikastolako eta Barañaingo "Alaiz" ikastetxeko haurrekin egin zuen lan; Marijose Recaldek Martzillako "Marqués de Villena" eta Lizarrako "Santa Ana" bigarren hezkuntzako institutuetan eman zituen tailerrak.


Bestalde, 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako "Arte Gaztea" Lehiaketan bina lan aurkezteko aukera izan zuten artista gazteek. Sortutako epaimahaiak honako hauek izan zituen kide: Pedro Manterola Armisén "Jorge Oteiza" Fundazio-Museoko zuzendaria (epaimahaiko buru), Luis Badosa Arte katedraduna, Fernando Redón arkitektoa, Moisés Pérez de Albéniz arte galerista, eta Carlos Cánovas argazkilaria.


Epaimahaiak bost lehen sari eman zituen, eta saridun bakoitzak 1.800 euro eta eskultura bat jaso zituen. Saridunak honako hauek izan ziren: Cristina Jiménez Gómez, "Extravíos" lanarengatik (akrilikoa eta olioa, oihal gainean); Iker Serrano Robles, "The Golden Age (II)" lanarengatik (olioa, oihal gainean); Jon Juarez Gaztelu, "Actitud pasiva, destructiva y silenciosa" lanarengatik (bitariko teknika); June Crespo Oyaga, "Ostra" lanarengatik (ikatz ziria, paper gainean); eta Mónica López Garbayo, "Pulchrum/dichoso, alegre, feliz, glorioso" lanarengatik (bitariko teknika).


Lehiaketako bost aipamen bereziak, berriz, honako artista hauek jaso zituzten: Amaia Gracia Azqueta, "Autorretrato de una coetánea" lanarengatik (grafitoa, paper gainean); Orreaga Vázquez Valencia, "Chiloé, en el puerto…" lanarengatik (argazkia); Raquel Samitier Castillón, "OMG’S" lanarengatik (esmalte akriliko distiratsua); eta Sergio San Martín Cerezo (bi aipamen) "Cerezo Dance" eta "Pasos" bideo lanengatik.


Epaimahaiak 22 lan hautatu zituen finalista gisa. Horiexek dira erakusketan ikusgai daudenak.


Honako hauek dira aipaturiko lanak: Amaia Aizpúnen "Martirio urbano" (akrilikoa, oihal gainean); Gorka Bolea Ilundainen "Avance publicitario contrato Terra Nostrum" (bideoa); June Crespo Oyagaren "Ostra" (ikatz ziria, paper gainean); Amaia Grazia Azquetaren "Autorretrato de una coetánea" (grafitoa paper gainean); Cristina Gómez Jiménezen "Estado Boomerang" (akrilikoa eta olioa, oihal gainean) eta "Extravíos" (akrilikoa eta olioa, oihal gainean); Jon Suárez Gazteluren "Actitud pasiva, destructiva y silenciosa" (bitariko teknika); Mónica López Garbayoren "Tríptico" (akrilikoa eta olioa, oihal gainean); Marta Manzanal González de Lararen "Le cheval" (bitariko teknika); Cristina Recalde Frisónen "Un camino" (bitariko teknika, oihal gainean); Raquel Samitier Castillónen "Paisaje particularmente habitable" (transfer, olioa eta argizaria) eta "OMG’S" (esmalte akriliko distiratsua); Sergio San Martín Cerezoen "Cerezo Dance" eta "Pasos" (bideoak); Iker Serrano Roblesen "The Golden Age (I)" eta "The Golden Age (II)" (olioa, oihal gainean); Javier Solozabal Amorenaren "Paco" eta "Sin título" (argazkiak); Leyre Urbeltz Munuceren "Materia" (bitariko teknika); Orreaga Vázquez Valenciaren "Variaciones" (bitariko teknika: inprimatze digitala grabatzeko paperean eta kalkografia) eta "Chiloé, en el puerto…" (argazkia).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa