(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sociedad Cooperativa de Enseñanza San Cerninek jaso du 2007ko Bikaintasunerako Nafarroako Saria astelehena, 2007.eko azaroak 12

Sanz presidenteak parte hartu du gaur arratsaldean Kalitatearen Nafarroako Egunaren ospakizunetan


Sociedad Cooperativa de Enseñanza San Cerninek jaso du gaur arratsaldean 2007ko Bikaintasunerako Nafarroako Saria. Baluarten eman zaio sari hori, Kalitaterako Nafarroako Fundazioaren bitartez Nafarroako Gobernuak sustatzen duen Kalitatearen Nafarroako Eguna ospatzeko egindako ekitaldi batean, eta bertan Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak parte hartu du.


Aipatutako ekitaldian parte hartu dute, halaber, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta lehen lehendakariorde Javier Caballero Martínez jaunak, Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas jaunak eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari José María Roig jaunak. Bikaintasunerako Nafarroako Saria ez ezik Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako I. Saria ere emateko baliatu da ekitaldia; Urrezko Saria Nafarroako Foruzaingoak jaso du, "Nafarroako Foruzaingoa herritarrengana hurbildu eta herritarren partaidetza hobetzeko eredua" izateagatik; Zilarrezko Saria, berriz, 012 Infolocalek jaso du, "Herritarrentzako telefono bidezko arreta zerbitzuagatik"; eta Brontzezko Saria, azkenik, Iturrama BHIrentzat izan da, "Konpromisoen gutunagatik, Iturrama BHIn kalitatea kudeatzeko sistema baten ezarpenaren azken pausoa izan baita". Gogorarazi behar da sari berri honen xedea dela Nafarroako edozein Administrazio Publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatestea, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako praktika egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmendu direnak, bai eta organo eta entitate horietako arduradunak eta enplegatu publikoak ere.


Adierazitako horiez gain, 2007ko Bikaintasun Zigiluak ere eman dira, modalitate hauetan:


-Europako Bikaintasunaren Zigilua 500+: Sociedad Cooperativa de Enseñanza San Cernin eta Navarro Villoslada BHI.


-Europako Bikaintasunaren Zigilua 400+: "Human Management Systems, S.A" eta "Navascués Obras y Puentes, S.L.".


-Europako Bikaintasunaren Zigilua 300+: Escuela Infantil Arieta-Haur Eskola eta "Oiza y Asociados, S.L.".


-Bikaintasunerako Konpromisoaren Zigilua: Avanvida, S.L.-Área de Rehabilitación Psicosocial, Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofiziala, Construcciones Biyok S.L, Elkarkide S.L, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa Fundazioa-Fundación Centro de Recursos Ambientales de Navarra (CRANA), Nafarco S.Coop, Naserges S.L (Navarra Servicios y Gestión, S.L), Zizur Nagusiko Kirol Zerbitzua- Ardoi Patronatua, eta Taparsa, S.L.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa