(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmena sinatu du Baztango Udalarekin, Arraiozko zeharbidea berritzeko astelehena, 2007.eko azaroak 12

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eta Baztango Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu du, Arraiozko zeharbideko sareak berritzeko eta zolaketa egiteko proiektuan jasotako lan guztiak egiteko. Izan ere, joan den maiatzaren 4an eta 5ean izandako euriteen eraginez kalte handiak jasan zituen Arraiozko zeharbideak.


Lanen oinarrizko aurrekontua 1.253.976,30 eurokoa da. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 568.375 euroko ekarpena egingo du, lanak egiteko (512.207 euro) eta proiektua idatzi eta lanak zuzentzeko (56.167 euro).


Funtsean, zeharbideko zolaketa lanak egingo dira. Era berean, ur hornidura sarea, saneamendu sarea (hondakin urak eta euri ura), eta elektrizitate, telefonia, kale argiteria eta gas hodiak berrituko dira.


Baztango Udalak joan den urriaren 22an adierazi zuen hitzarmen testuarekin ados dagoela. Lanak egiteko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak Udalak eskuratuko ditu, eta horrekin lotutako gastuak bere gain hartuko ditu. Era berean, zerbitzuak lehengoratzeko gastuak ere bere bizkar hartuko ditu. Lanak egiteko kontratazioa ere Udalak egingo du. Azpiegitura berriaren tituluduna Baztango Udala izango da, eta zaintza eta mantentze lanak ere berak egin beharko ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa