(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, gorabeherak izango dira Leitzarango Autobidean eta N-121-A errepidean, Endarlatsan astelehena, 2007.eko azaroak 12

Bigarren mailako sarean, gorabeherak izango dira N-170 errepidean, A-15-Doneztebe, Basa Kabi gainaren eta Eratsungo bidegurutzearen artean


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, lanek eragindako gorabeherak izango dira, azaroaren 12tik 18ra, sare nagusiko honako errepide hauetan:


- A-15, Leitzarango Autobidea, 128+900 kilometroan. Donostiaranzko bide bat etenda egongo da azaroaren 13an, eta bazterbidean gorabeherak izango dira gainerako egunetan.


- N-121-A, Iruñea-Behobia errepidea, Bera-Endarlatsa tartean. Leherketak egingo dira asteartean, azaroaren 13an, 11:00etatik eta 13:00etara. Endarlatsa-Irun tartean leherketak ostegunean egingo dira, azaroaren 15ean, ordutegi berean.


Bigarren mailako sarean, NA-170, A-15-Doneztebe errepidea. Basa Kabiko gainaren (7+800 kilometroa) eta Eratsungo bidegurutzearen (16+300 kilometroa) arteko tartean zirkulazioa etenda egongo da aste osoan zehar, 9:00etatik 13:30era.


Gainera, sare nagusiko gune hauetan ere gorabeherak izango dira: A-68, Ebroko Autobidean, 91. eta 92. kilometroen artean.


-N-121-A, Iruñea-Behobia errepidean, 8:00etatik 19:00etara ibilgailuak txandaka igaroko dira, 57+500 kilometrotik 58+200 kilometrora, 68+100 kilometrotik 68+400 kilometrora, eta 69+240 kilometrotik 69+440 kilometrora. Etxalar-Bera tartean (Matxain baserria), unean uneko etenak izango dira, 8:00etatik 18:00etara.


-N-135, Iruñea-Frantzia errepidea, Luzaidetik barrena doana, moztuta egongo da Aurizberriko zeharbidean (39+800 eta 40+800 kilometroen artean).


-N-232, Alfaro-Tutera-Zaragoza errepidean, lanen ondoriozko gorabeherak izango dira, 84. eta 91. kilometroen artean, eta 110. kilometrotik 116. kilometrora.


Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea eta zirkulazio gorabeherak dituzten errepideetako seinaleak zorrotz errespetatzea eskatzen du. Foru Komunitateko errepideetako egoerari buruzko informazio eguneratua www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean edo 900 400 100 doako telefono zenbakira deituz eskura daiteke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa