(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren Eguna 07 ospatzeko ekitaldien programa onetsi da

astelehena, 2007.eko azaroak 12

Nafarroako Gobernuak Nafarroaren Eguna 2007 ospatzeko ekitaldien programa onetsi du gaur. Ekitaldiak azaroaren 26an hasi eta abenduaren 10ean bukatuko dira. Ohi denez, ekitaldi ofizialen egun nagusia abenduaren 3a izanen da, Xabierko Frantziskoren jaia, hain zuzen.


Gaur onetsi den ekitaldien egutegia ondoko hau da:


Azaroaren 26a, astelehena


-“Nafarroako Jauregiak ateak zabalik” programaren hasiera: herritarren bisitaldiak Nafarroako Gobernuaren egoitzara. Abenduaren 2ra arte.


-Suhiltzaileen simulakroa Altsasun


-Artista Gazteen “Topaketak 2007” programaren amaierako gala


Azaroaren 27a, asteartea


-Foruzaingoaren erakusketa Elizondo.


Azaroaren 28a, asteazkena


-Gazteriaren Sarien ematea Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.


-“Eurek sortu, eurek esan” erakusketaren zabaltze ekitaldia Tafallan. Azaroaren 10era arte ikusgai izanen da.


-Zangozan haurrendako trafiko parkea eta bide segurtasuneko ikasgela.


Azaroaren 29a, osteguna


-Zangozan haurrendako trafiko parkea eta bide segurtasuneko ikasgela.


Azaroaren 30a, ostirala


-Omenaldia Nafarroari: Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.


-“Nafarroaren Eguna” izeneko haurrendako parkearen inaugurazioa Tuteran. Parkea abenduaren 3a arte zabalik.


-“Nafarroako Foru Komunitate Saria” Nafarroako Jota Txapelketaren aurre-finala Tuteran.


Abenduaren 1a, larunbata


-Kirol Sarien ematea Nafarroako Gobernuko Tronu Aretoan.


-“Nafarroaren Eguna” Gazteendako Jaialdia Iruñean.


-“Nafarroako Foru Komunitate Saria” Nafarroako Jota Txapelketaren finala Tuteran.


-Cintruenigoko Musika Bandaren emanaldia Bartzelonan.


Abenduaren 2a, igandea


-“Nafarroako Eguna” Haurrendako Jaialdia Iruñean. “Los Lunis”


Abenduaren 3a, astelehena, Xabierko Frantziskoren jaia


-9.45: Xabierko Frantziskoren omenezko meza Xabierko Santutegian.


-11.30: Beste herrialdeetako elkarteen Jaialdi Folklorikoa. Iruñeko Gayarre Antzokia.


-12.00: Nafarroaren Eguneko Nafarroako Gobernuko Presidentearen harrera Foru Komunitateko agintari eta ordezkarientzat. Nafarroako Urrezko Dominaren ematea Espainiako Gurutze Gorria-Nafarroako Batzordeari. Kultura eta Turismo Departamentuko klaustro isabelinoa (Iruña).


-13.00: 70 kontzertu eskainiko dira aldi berean beste horrenbeste herritan eta beste horrenbeste abesbatzen eta musika banden eskutik. Kontzertu hauek Nafarroaren Ereserkiarekin hasiko dira eta gero bakoitzak haren programa berariazkoa eskainiko du.


16.30: “Nafarroako Eguna” Haurrendako Jaialdia Tuteran. “Los Lunis”.


19.00: Nafarroaren Eguna ospatzeko kontzertua Bruselan Aranguren Ibarreko Abesbatzaren eskutik. Europar Batasuneko agintariak, Estatuko ordezkariak eta eskualdeetako ordezkaritzako kideak gonbidatuta daude.


20.00: Nafarroaren Eguneko kontzertua Pedro Iturralde Quartet-en eskutik Iruñeko Baluarten (Hasieran Iruñeko Orfeoiaren eskolaniak Nafarroaren Ereserkia abestuko du). Iturraldek “Vianako Printzea” Kultur Saria jaso du aurten.


-Jardunaldian zehar: Nafarroan kokatutako Eskualdeetako Etxeen emanaldiak eta kalejirak Cintruenigon.


Abenduaren 7a, ostirala


-“Nafarroako Eguna” Haurrendako Jaialdia Lizarran. “Los Lunis”.



Abenduaren 10a, astelehena


-Pedro Iturralde Quartet taldearen kontzertua Madrilgo “Teatro Español” Antzokian. Madrilen bizi diren nafar agintariak, ospe handiko jendea eta herritarrentzat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa