(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Montejurrako Mankomunitatea Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoan sartuko da asteartea, 2007.eko azaroak 13

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria Montejurrako Mankomunitateko ordezkariekin bildu da gaur. Toki erakunde hori Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoan sartuko da, Fidel Muguerza Rivero mankomunitateko presidenteak eta Laureano Martínez kudeatzaileak kontseilariari berari jakinarazi diotenez.


Ezkerretik eskuinera, Agustín Belloso, Laureano Martínez, Pedro Pegenaute, Amelia Salanueva, Fidel Muguerza eta Andrés Sola.

Ezkerretik eskuinera, Agustín Belloso, Laureano Martínez, Pedro Pegenaute, Amelia Salanueva, Fidel Muguerza eta Andrés Sola. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Toki Administrazioko kontseilaria pozik agertu da Montejurrako Mankomunitateak hartutako erabakiarengatik; izan ere, ordezkatzen duen departamentuaren nahia Foru Komunitateko mankomunitate guztiak Partzuergoan sartzea da. Azken batean, Nafarroako hondakinak hobeto eta modu eraginkorragoan kudeatzea du helburu Gobernuak. Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatea ere sartu da Partzuergoan, eta kontseilariak bat-egite horren abantailen berri eman die dagoeneko bertako ordezkariei.


Aurrerantzean, Hondakinen Partzuergoak egingo dituen bileretan parte hartu ahal izango du Montejurrako Mankomunitateak. Azken bilera urrian egin zen, eta Baiza, Ezka-Zaraitzu, Erribera, Erribera Garaia, Zangoza eta Izarbeibarreko Mankomunitateetako ordezkariek hartu zuten parte bertan, Partzuergoko kide gisa. Malerreka, Bortziriak eta Baztango Mankomunitateetako eledunek ere jaso zuten bilerara joateko gonbidapena. Hemendik aurrera, horiekin guztiekin bat egingo du Montejurrako Mankomunitateak. Hain zuzen ere, 61 herri daude Partzuergoaren zerbitzuetara atxikita.


Gaurko bileran eztabaidatu duten beste gai bat Montejurrako Mankomunitateko herrietako ur hornidurarena izan da (gaur egungo eta etorkizuneko hornidura). Hondakinekin lotutako beste gai batzuk ere tratatu dituzte.


Pedro Pegenaute Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, Andrés Sola Nilsa enpresako zuzendari-kudeatzaileak eta Agustín Belloso Toki Azpiegituretako zerbitzuko zuzendariak ere parte hartu dute gaurko lan saioan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa