(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak Artikako liburutegi berria inauguratu du, kultur etxean asteartea, 2007.eko azaroak 13

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak gaur goizean inauguratu du Artikako liburutegi berria, herriko kultur etxean dagoena.


Artikako kultur etxeak sotoa eta hiru solairu ditu, eta 2.867.000 euroko kostua izan zuen. Kostu hori Udalak hartu zuen bere gain, baina Nafarroako Gobernuak 621.999,26 euroko diru laguntza eman zuen (egiazko kostuaren %21,69). Zenbateko horretatik, 305.657,42 euro kultur etxeari dagozkio, eta gainerako 316.341,84 euroak, berriz, liburutegiari.


Azalera eraikia 2.321,02 metro koadrokoa da. 1.874,84 metro koadro kultur etxeari dagozkio, eta 446,18, liburutegiari. Solairuka bereizita, sotoak 754,42 metro koadro ditu; behe solairuak, 769,72; lehen solairuak, 496,76; eta bigarren solairuak, 300,12. Proiektua Miguel Ayape Bariain eta Andrés Martínez Tejada arkitektoek egin zuten.


Liburutegia eraikineko lehen solairuan dago. 280 metro koadroko azalera duen areto gardena da. Argiztapen naturala du, eta 54 metro koadro haurrentzako eremuak hartzen ditu.


Altzariak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu, eta kostu osoa 50.201,56 eurokoa izan da. Orobat, egituratutako kableen sarearen instalazioa Nafarroako Gobernuak egin du, eta osagai informatikoak ere berak hornitu ditu. Mantentze eta laguntza teknikoko gastuak ere bere gain hartuko ditu Nafarroako Gobernuak.


Berriobeitiko Udalak, bestalde, liburutegi arduradun bat eskaini du, jendeari harrera egiteko. Gaur egun, Iñaki Suso Espadasek egiten du lan hori.


Ekipamendu berriak harrera lekua, jendeari informazioa emateko gunea, haurrentzako eremua, aldizkari eta egunkarietarako gunea, Interneten nabigatzeko gunea, eta gune orokorra ditu. Gune orokorrean, irakurketa aretoa dago, eta baita liburu eta ikus-entzunezko bildumak ere, nahi dituenaren eskura.


Irakurketarako 38 postu ditu, horietako 20 haurrentzako eremuan, eta baita 6 besaulki ere, aldizkariak eta egunkariak irakurtzeko. Nahi duenak lau ordenagailu ditu Interneten nabigatzeko edo Nafarroako liburutegi publikoetako katalogo kolektiboan kontsultak egiteko. Laser inprimagailuak eta koloretakoak ditu, eta eskanerra, eta dokumentuak maileguz uzteko irakurgailu optikoa ere bai. Hasteko, 4.000 dokumentuko bilduma izango du (liburuak, aldizkariak, DVDak eta CDak). Liburutegiko katalogoa baimenduta dago, eta Nafarroako liburutegi publikoetako katalogo kolektiboan sartu dute.


Liburutegia astean 29 orduz egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa