(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabilitako gasolioaren gaineko zergako 2,4 milioi euro itzuliko dizkie Nafarroako Zerga Ogasunak ia 4.000 zergaduni asteartea, 2007.eko azaroak 13

Nafarroako Zerga Ogasunak 2.427.142 euro itzuliko dizkie 3.895 nafar zergaduni, nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko gasolioa erostean ordaindutako hidrokarburoen zergako itzulpen gisa.


Lehen itzultze sorta egiteko agindua dagoeneko eman dute; hain zuzen ere, 2.000.327 euro jasoko dituzte 3.630 zergadunek, eta gainerako itzultzeak ere laster egingo dituzte.


2005eko akordioa


Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak estatuko nekazarien eta abeltzainen elkarte nagusiekin 2005ean sinatutako akordioan barne hartutako neurria da. Akordio horren arabera, zerga arloko zenbait neurri hartzeko konpromisoa hartu zuten aipaturiko ministerioek, sektore horretako ekoizpen kostuen areagotzearen ondorioak arintze aldera.


Besteak beste, nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko gasolioa erostean ordaindutako hidrokarburoen zergari dagozkion itzultzeak 2007an egitea hitzartu zuten. 2005eko urritik 2006ko irailera, nekazaritza eta abeltzaintza lanetan erabilitako 1.000 erregai litroko 78,71 euro, hain zuzen ere.


Hitzarmen Ekonomikoaren arabera, hitzartutako zerga da; eta, beraz, Nafarroako nekazariei eta abeltzainei itzultzeak egiteko eskumena duen Administrazioa Nafarroako Zerga Ogasuna da.


600 euro, eskatu den batez besteko zenbatekoa


Itzultzeak egiteko eskaria egiteko epea amaitu ondoren egiaztatu ahal izan dutenez, eskatzaileen %85 itzultzeen zenbateko osoaren %66 eskatu duten pertsona fisikoak dira.


Eskarien %84 1.000 euroz azpitikoak dira, eta eskatzaileen %15ek 1.000-5.000 euro eskatu dituzte. Gainerako eskariak, berriz, 5.000 eurotik gorakoak dira. Eskatu den batez besteko zenbatekoa 618 eurokoa da. 1.000 euroz azpitiko eskariei dagokienez, batez besteko zenbatekoa 357 eurokoa da. 1.000 eta 5.000 euro arteko eskarietakoa, 1.761 eurokoa; eta 5.000 euroz gaindiko eskarietakoa, berriz, 8.053 eurokoa.


Aitorpenetan agertu diren ibilgailuak edo makinak 7.000 baino gehiago dira. %86 traktoreak dira, eta %8, uzta biltzeko makinak.


Aitorpen guztietako izapideak Nafarroako Zerga Ogasuneko web zerbitzuetako bitarteko telematikoak erabiliz egin dira. %99 gizarte arloko laguntzaileen bidez egin dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa