(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Haurren eskubideak ikus-entzunezkoen alorrean" izeneko jardunaldiak egingo dira heldu den astean asteazkena, 2007.eko azaroak 14

Azaroaren 20 eta 21ean, Nafarroako Gobernuko Familia, Gaztedia, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak antolatutako "Haurren eskubideak ikus-entzunezkoen alorrean" jardunaldiak egingo dira, aurretik eginiko "Familia, telebista eta beste hedabide batzuk" kanpainaren jarraipen gisa.


Gurasoei eta hainbat arlotako profesionalei zuzendutako jardunaldi hauen helburua gogoeta egitea da, adingabeek eskura dituzten ikus-entzunezkoekin dituzten harremanei buruz, baliabide horiek ongi erabiltzen ikas dezaten. Jardunaldiak azaroaren 20 eta 21ean egingo dira, arratsaldez, Iturramako Civivox aretoan. Parte-hartzea doakoa bada ere, aretoak ikusle kopuru jakin baterako lekua du, eta bertaratzeko interesa dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik 012 Infolocal telefonora deituz, azaroaren 19a (astelehena) baino lehen.


Azaroaren 20ko saioa (asteartea) José Ignacio Aguaded Gómezek arratsaldeko 19:15ean emango duen hitzaldian oinarrituko da. Hitzaldiaren gaia honako hau izango da: nola erakutsi ikastetxeetan adingabeei hedabideak erantzukizunez eta era kritikoan erabiltzen. Hitzaldia bereziki egokia izango da hezkuntza arloan eta gizarte eta osasun zerbitzuetan diharduten profesionalentzat. Aguaded Huelvako Unibertsitateko irakaslea da, Komunikazioa eta Hezkuntza eta Hezkuntzan Aplikatutako Teknologia Berriak ikasgaietan, eta Komunikazioa eta Hezkuntza masterra egina du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Halaber, Comunicar Taldeko zuzendaria ere bada, talde aitzindaria Espainian hezkuntzaren eta hedabideen arteko loturari buruzko gaietan.


Azaroaren 21eko saioa (asteazkena) arratsaldeko 17:00etan hasiko da, gaitzat telebista kontsumo egokia duen txotxongilo saio batekin, "Los Claveles" antzerki taldearen eskutik. Saioak "La caja tonta" du izena, eta hiru urtetik gorako haurrentzat da. Arratsaldeko 19:00etan, María Luisa Ferrerósek hitzaldi bat eskainiko die gurasoei, eta hainbat argibide emango dizkie haurrei telebista eta beste hedabide batzuk erantzukizunez erabiltzen erakusteko. Oinarri neuropsikologikoko alterazioetan aditua den Ferrerós andrea haur psikologoa, ikertzailea eta Bartzelonako Universitat Politécnica-ko irakaslea da, eta besteak beste, "Enséñale a ver la tele" liburua idatzi du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa