(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioko eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuetako kontseilariak Arraiozen izan dira osteguna, 2007.eko azaroak 15

Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoarekin hitz egingo dute, maiatzeko uholdeek eragindako kalteen konponbideari buruz


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak eta Begoña Sanzberro Iturriría Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak Baztango Udalari eta Arraiozko biztanleei atzo agindu zietenez, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoarekin hitz egingo dute, maiatzeko uholdeek eragindako kalteetako batzuei ahalik eta irtenbiderik onena emateko.


Amelia Salanueva eta Begoña Sanzberro kontseilariek bilera egin zuten atzo Baztango Udaleko ordezkariekin, teknikariekin eta Arraiozko zinpeko alkatearekin (besteak beste), eta ondoren, maiatzeko euriteek Arraiozen eragindako kalteak konpontzeko egiten ari diren lanak ikusten izan ziren.


Kontseilariei herria zeharkatzen duen errekasto batean egiten ari diren lanei buruzko kexak helarazteko aukera izan zuten arraioztarrek; izan ere, proiektua ez dute egokitzat jotzen. Kontseilariek Baztango Udalari adierazi diotenez, eskaria egingo dute Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoko ordezkariekin biltzeko eta irtenbideak aztertzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa