(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Adecanak ehiza arloko arriskuei aurre egiteko eta segurtasunez jarduteko eskuliburua argitaratu dute osteguna, 2007.eko azaroak 15

Foru Komunitatean azkenaldian izandako ehiza istripuak direla eta, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Ehiztarien Elkarteak (Adecana) ehizako arriskuei aurre egiteko eta segurtasunez jarduteko eskuliburua argitaratu dute. Foru Komunitatean 30.000 bat zale ditu kirol horrek.


Ehiztaria

Arma apuntatzeko moduan jarriko da soilik alea identifikatuta dagoenean eta tiroak egin beharreko ibilbidea garbi eta inolako trabarik gabe. ( irudia handitu )

Ehizako edozein modalitatetan (ehiza larrian edo xehean, eta jauzi modalitatean edo ehizaleku finkokoan) jarduteak dituen arriskuak bildu dituzte eskuliburuan. Arrisku uneak mugatu dituzte, eta baita bakoitzerako gomendioak eman ere; hain zuen, ingurune naturaletik (lurzoruaren edo eguraldiaren arabera hartu beharreko neurriak), animalia basatietatik, armak maneiatzetik edo ibilgailuz egindako lekualdatzeetatik ondorioztatutako arriskuei dagokienez.


Era berean, ehiztarien artean ohikoak diren istripuetan eman beharreko lehen sorospenei, mendira joan aurretik ehiztari guztiek hartu beharko luketen botika kutxari, edo armak garbitzeko eta mantentzeko moduari buruzko gomendioak ere bildu dituzte eskuliburuan.


Armak baldintza seguruetan erabiltzea


Adecanak bildutako datuen arabera, ehiza istripuen herenak baino ez dira jazotzen armak baldintza seguruetan ez erabiltzeagatik. Hala ere, gisa horretako istripuak izan ohi dira kalte larrienak eragiten dituztenak, eta ehiztariren baten edo uxaldiko kideren baten heriotza ere eragin izan dute.


Horregatik, ehiza denboraldia goren unean dagoela aprobetxatuz, eskuliburuan bildutako gomendioei jaramon egitearen garrantzia azpimarratu du Nafarroako Gobernuko Larrialdien Agentziak.


Eskuliburuan azaldu dutenez, ehiza modalitate guztietarako gomendio nagusia honako hau da: ehiza jardunaldia hastearekin batera (jauzi modalitatean edo ehizaleku finkoan dela ere) armaren segurantza gailua abiarazi behar da eta hatza katutik kanpo izan behar da; ehizakia aurrez aurre dagoenean, tiro egin aurreko unean bertan, segurantza gailua kendu eta orduantxe jarri behar da hatza tiro katuan. Tiro egin ondoren, egindako tiro kopurua gorabehera, segurantza gailua abiarazi behar da, berriro arma kargatu eta abiatu aurretik edo usategian edo ehizalekuan behar bezala ipini aurretik.


Ustekabean tiro egitea saihesteko, era berean, nahitaezkoa da ehizakia erabat identifikatuta dugunean baino ez zuzentzea arma jomugarantz. Arma ez da "badaezpada" jarri behar tirabidean, identifikatu gabeko animalietarantz edo ehizako espezieak ez direnetarantz zuzenduta, eta are gutxiago bedaxketan "zerbait" antzeman denean. Nahitaezkoa da tiroaren ibilbideko azken puntua argi ikustea tiro egin aurretik (balak jaurtitzen dituzten errifleen kasuan perdigoizko eskopeten kasuan baino askoz urrunago egongo da puntu hori). Ez da tiro egin behar ibilbidea argi ez dagoenean edo animaliaren batek aurrean dagoena ongi ikustea saihesten duenean. Zoruaren edo uraren aurka ere ez da egin behar tirorik (batik bat tarte txikiko tiroetan, ehiza larriko uxaldietan ohikoak direnetan); izan ere, munizioak errebota dezake eta tiro egin duena edo kideren bat zauritu dezake.

Dokumentazioa:
Manual de prevención de riesgos y seguridad en la práctica de la caza

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa