Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Emilia Casas Konstituzio Auzitegiko presidenteak ere parte hartu du ekitaldian
Ezkerretik eskuinera: Fuentes, Torres, Casas, Sanz eta Gómez.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Elena Torresek egindako sarreraren ondotik, Konstituzio Auzitegiko presidente Emilia Casasek hitz egin du, Foru Hobetzearen garrantzia nabarmentzeko, esanez "Nafarroa erkidego bereizi gisa sendotu baitu, Espainiaren barrenean eta harekin solidarioa dela alde batera utzi gabe, bai eta, aldi berean, gaur egun duen ongizate maila erdiesteko bide eman dion esparru juridikoaz hornitu ere". Bera buru duen erakundeari dagokionez, Casas andreak adierazi du organo juridikoa dela, ez bestelakoa, eginkizun bikoitza duena, Konstituzioa babestu eta interpretatzea alegia; horrenbestez, sortu zenetik iragan diren hogeita zortzi urte hauetan "Konstituzio Auzitegiaren izaera finkatzen joan da, eta zuzenbide estatuaren erpin ordezkaezina bilakatu, bai emaitzengatik bai betetzen duen tokiagatik. Horrez gain, Casas andreak Auzitegiaren hiru lan ildo nagusiak aztertu ditu bere mintzaldian: legeen konstituzionaltasuna, Autonomien Estatuaren eraikuntza eta pertsonen oinarrizko eskubideen eta askatasunen defentsa.
Sanz presidenteak, berriz, Foru Hobetzearen alderdi nabarmenak hizpidera ekarrita, esan du arau honek Nafarroari bere eskubide historikoak aitortzen dizkiola lege-mailarik gorenean, "indarrean izandako 25 urte hauetan Foru Komunitateari eman dion esparru juridikoari esker autogobernu handia lortu dugulako, eta ongizatearen hazkunde eta garapen garaia ekarri digulako, Nafarroaren historian parekorik ez duena. Horrekin batera, Nafarroak Espainiaren barrenean Foru Komunitate gisa duen estatusa sendotu da haren bitartez. Sanzek aipatu du "Foru Hobetzeak duen garrantzia, itun bikoitz baten emaitza den aldetik, hortik datozkiolako, dudarik gabe, bere sendotasuna eta etorkizunean irauteko bermea".