(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuko kontseilaria "Expolingua Berlin 2007"n izanen da, eremu urriko hizkuntzen kultura hedapenerako urtero egiten den azokan ostirala, 2007.eko azaroak 16

Expolingua Berlin 07 azoka (hogeigarrena) gaur goizean abiatu da, 10:00etan. Aurten, Australia eta Zeelanda Berria izango dira ohorezko herrialde gonbidatuak.


Bi hamarkada daramatza Expolingua Berlin azokak eremu urriko hizkuntzen kultura hedapenarekin eta hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzarekin zerikusia duten liburuak, artikuluak, produktuak eta zerbitzuak aurkezteko bitarteko bikaina izaten. Nazioarteko erakusketaren arrakastaren isla dugu urtero izaten duen parte-hartzaile kopurua. Joan den urteko azokan, esate baterako, hogeita hamar herrialdetako 150 erakusletik gora eta 15.000 bat bisitari bildu ziren bertan. Gainera, parte-hartzaile kopurua areagotzen ari da urtetik urtera.


Euskararen Nafar Institutuak, jakina denez, euskara atzerrian sustatzea du helburu. Institutuak Nafarroako Gobernuaren izenean hartuko du parte azokan, eta, hain zuzen, Nafarroako egoera soziolinguistikoaren berri emango du bere estandean. Era berean, informazioa emango du, dibulgazio materiala banatuko du, eta euskarari buruzko argitalpenak emango ditu ezagutzera.


Nafarroako Gobernuko ordezkaritzaren buru Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Hezkuntza Departamentuko kontseilaria izango da, eta agenda betea izango du. Besteak beste, egoitza Berlinen duten erakundeekin bilduko da, hala nola Goethe-Institut, Berlingo Instituto Cervantes (gaur egun Gaspar Canok zuzendutakoa), edo Friedrich-Engels-Gymnasium/Instituto Friedrich Engels. Hori guztia, noski, Expolingua azokako berezko edukietan parte hartzeaz gain.


Kontseilaria azokan estandak dituzten beste ordezkaritza batzuekin harremanetan jartzea ere aurreikusten da; hots, euskarak Nafarroan duen egoera bertsuan dauden hizkuntzak dituzten herrialde edo eskualdeetako ordezkaritzekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa