(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak oniritzia eman dio Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko VII., VIII., IX. eta X. sektoreetako lursailak berrantolatzeari eta ureztatze sail bilakatzeari astelehena, 2007.eko azaroak 19

Ondorioz, dagoeneko abian da Nafarroako Ubidea eraikitzeko lehen faseko jarduera eremuko lursailak berrantolatzeko prozesua


Nafarroako Gobernuak, lau foru dekreturen bidez, oniritzia eman dio Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko VII., VIII., IX. eta X. sektoreetako lursailak berrantolatzeari eta ureztatze sail bilakatzeari. Dekretu horiek onartuta, dagoeneko abian da Nafarroako Ubidea eraikitzeko lehen faseko jarduera eremuko lursailak berrantolatzeko prozesua, 23.611 ha ureztagarritan, 5.064 jaberengan eta 29 udalerritan eragina izango duena.


23.611 ha horietatik, 2.213 ha (I. sektorea eta II-1. sektorea) prest eta ureztatzeko moduan daude; izan ere, ustiapena abian jartzeko administrazio arloko baldintza guztiak betetzen dituzte. 3.365 ha-tan (II-2. eta III. sektoreak) lanak egiten ari dira eta lehen ureztatze kanpaina 2008ko udaberrian hasiko da. Beste 7.227 ha-tan, berriz, lursailak berrantolatzeko akordioa onartu dute (IV-1. sektoretik IV-4. sektorera), eta ondorioz, jabeek dagoeneko badakite zer lursail esleituko dizkieten; era berean, sektore horietako eraikuntza proiektuak idazten ari dira.


Lursailak berrantolatzeko fasean dira, era berean, IV-5. sektoreko 1.950 ha eta V. sektoreko 1.219 ha. Hain zuzen ere, berrantolaketa prozesuko oinarriak prestatzen ari dira; hau da, jabe bakoitzak zer lursail utzi beharko dituen eta lursail horietako lurzoruaren kalitatea adierazten duen dokumentua. Gainera, 822 ha-tan (VI. sektorea) dagoeneko onartu dituzte lursailak berrantolatzeko oinarriak.


Abenduaren 22ko 12/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, "Aguacanal" sozietatea ari da lursailak berrantolatzeko azpiegiturak (bideak eta saneamendu sarea) eraikitzen; era berean, gutxienez ere 5 hektarea dituen ureztatze unitate bakoitzera ura eramango duten ureztatze sareak eraikitzen ere sozietate hori ari da; hots, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko kontzesioa duen sozietatea. Kontzesio hori Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eman zuen, "Riegos del Canal de Navarra, S.A." sozietatearen bidez, eta 2006ko irailaren 29an sinatu zuten kontratua. Gaur egun, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko 5.578 ha amaituta daude edo eraikitzen ari dira, eta 7.227 ha-tan proiektua idazten ari dira. Beraz, eremu ureztagarriko %50ean lanean ari direla esan dezakegu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Gráfico de los sectores VII, VIII, IX y X del Canal de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa