(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak banatu ditu asteartea, 2007.eko azaroak 20

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak banatu ditu gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan eginiko ekitaldian. Presidentearekin batera egon dira María Isabel García Malo Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria eta José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendari gerentea.


San presidentea saritutako pertsonekin eta beste agintari batzuekin ( irudia handitu )

Sanz presidenteak saritutakoek eginiko lana goraipatu du, "borondatez eta ilusioz, beste batzuek kirola egin dezatela lortu duzue, eta kirolak sortzen eta bultzatzen dituen balio asko gizarteratzen lagundu duzue. Ekitaldi honen bidez, zuen ibilbide luzea omendu eta eskertu nahi dugu; izan ere, inolako interesik gabe eta era altruistan, kirolaren alde egin duzuen lana eredugarria da. Gaur saria jasoko duzuenek askotariko eginkizunak bete dituzue kirolean. Bestea beste, entrenatzaileak, zuzendariak, epaileak, eta kirol erakundeetako sortzaileak izan zarete; beraz, zilegia iruditzen zaigu eginkizun horietan eginiko ahalegina, eskainitako denbora eta jarritako energia guztiagatik eskerrak ematea".


Era berean, Sanz presidenteak nabarmendu duenez, "Nafarroako kirola egoera bikainean dago. Kirolarien adierazleei eta ugaritzen ari diren azpiegiturei begiratzea aski da, hori horrela dela baieztatzeko; kirol ospakizunek ere geroz eta arrakasta handiagoa dute. Gaur hemen zaudetenek harro sentitzeko arrazoiak dituzue, mugimendu horretan eragile garrantzitsuak izan zaretelako eta zuen ekarpena ezinbestekoa izan delako guztiona den errealitate bikaina eraikitzeko". Horren harira, Sanzek azpimarratu duenaren arabera, "erakundeek kirolari eman dioten bultzadak erantzun argia eta sendoa izan du, zuen jarrera konprometituari eta arduratsuari esker; halaber, jarrera horren laguntzaz kirola etengabe hazi da zuen herrietan. Zuen parte-hartze irmorik eta gogotsurik gabe hori guztia lortzea ezinezkoa litzateke".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa