Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuko zenbait ordezkari Bordelen egindako bilera batean izan dira, 2000 eta 2006 artean landutako programa aztertzeko
Nafarroako parte-hartzea izan duten 57 proiektuk 8,1 milioi euroko laguntza jaso dute Espainia-Frantzia Interreg III A izeneko Europako lankidetza programaren eskutik. Programa hori 2000 eta 2006 artean egin da, eta oraindik ere zenbait proiektu indarrean daude.
Programari amaiera emateko, Bordelen egin diren jarraipen eta programatze batzordeetan parte hartu dute Nafarroako Gobernuko zenbait ordezkarik, Europako Ekintzaren bidez. Europako ekimenaren onuradun izan diren Espainiako autonomia erkidegoek eta Frantziako eskualdeek parte hartu dute aipaturiko batzordeetan: Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Errioxa, eta Euskal Autonomia Erkidegoa, Espainiari dagokionez, eta Midi-Pyrénées, Aquitaine eta Languedoc Roussillon Frantziari dagokionez.
Hurrengo Frantzia-Espainia programa 2007-2013 aldian egingo da, eta proiektuak aurkezteko epean datorren urtean abiatzea espero da.
Ikerketa, herri lanak, eta ingurumena
Interreg III A programako diru laguntzak Feder funtsetatik ateratzen dira, eta proiektu bakoitzaren %50a finantzatzen dute, gehienez ere. Nafarroako parte-hartzea izan duten proiektuetarako, hain zuzen, 16.700.000 euroko inbertsioa behar izan da, orotara, eta inbertsioaren erdia (8.186.117 euro) aipaturiko diru laguntzetatik atera da. Foru Komunitateak beste eskualde batzuekin batera landu ditu proiektuak; izan ere, mugaz gaindiko lankidetza programa da, eta proiektu guztiek herrialde mugakide bakoitzeko kide bana behar izaten dute, gutxienez.
Interreg III A programan parte hartu duten proiektuak, hiru arlo hauetakoak izan dira: Interreg III A programan parte hartu duten proiektuak hiru ardatz hauetakoak izan dira: mugaz gaindiko guneak egituratzea eta indartzea, jarduerak egitea, eta enplegua eta gizarteratzea.