(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea IDIMA Teknologia Zentroaren aurkezpenean izan da asteartea, 2007.eko azaroak 20

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea IDIMA (Ingurumen arloko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza) Teknologia Zentroaren aurkezpenean izan da gaur goizean, Villamayor de Monjardíngo gazteluan. Teknologia zentroa Lizarrako Merindadeko Enpresa Elkarteak (ASEME) sustatu du, eta SODENA (Nafarroako Garapen Sozietatea) eta NAMAINSA (Nafarroako Industria Ingurumena) sozietate publikoek parte hartzen dute bertan.


IDIMA Teknologia Zentroaren helburuak honako hauek dira: industria prozesuetarako eta hondakinak birziklatzeko teknologia berriak ikertzea, teknologia berrien arloko berrikuntzan eta ikerketan aitzindari izatea, enpresei azken belaunaldiko teknologietan oinarritutako ingurumen zerbitzuak eskaintzea, sektore guztietako enpresek egindako ingurumen arloko eskariak bideratzea, eta enpresek ingurumenaren hobekuntzan parte har dezaten sustatzea.


Kide berriak hartzeko prest dagoen fundazioa du buru IDIMA Teknologia Zentroak, eta helburu praktikoak dituzten jarduera ildoak zehaztu ditu; izan ere, hondakinek eragiten dituzten egiazko arazoak konpontzea du helburu. Hartara, arazoak aukera bilakatu nahi ditu, ingurumen arloko jokaera hobetzearren, eta hondakinen kudeaketako edo ekoizpen prozesuko kostuak gutxitzearren.


Teknologia Zentroak Lizarran du egoitza soziala, eta aurreikusitako ikerketa ildoak hiru taldetan sailka ditzakegu: epe laburrean, erabilitako pneumatikoak, industria sektorean erabilitako olioa, eta minda eta materia organikoa; epe ertainean, eraikuntza eta eraispen lanetako hondakinak, plastikoa, eta ordezko piezen homologazioa; eta epe luzean, konposatu organiko lurrunkorrak eta bioteknologia (ingurumen arloko erabileraduna).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa