(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bideko Ama Birjina Ospitalean eskizofreniari buruz egindako ikerketa batek nazioarteko komunitate zientifikoaren aintzatespena jaso du asteartea, 2007.eko azaroak 20

Peralta eta Cuesta sendagileek eritasun hori ulertzeko, eritasunaren diagnostikoa egiteko eta tratamendu egokia bideratzeko garrantzi handikoa izango den "eskizofrenia faktore orokor" bat aipatu dute beren lanean, lehen aldiz.


Víctor Peralta eta Manuel J. Cuesta.

Víctor Peralta eta Manuel J. Cuesta. ( irudia handitu )

Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko Victor Peralta eta Manuel J. Cuesta medikuek eskizofreniaren diagnostikoari buruz egindako ikerketa bat argitaratu du Schizophrenia Research nazioarteko aldizkariak, eta, Atlas Medical Publishing argitalpenean aditzera eman dutenez, gaixotasun horren diagnosiari eta sailkapenari buruz munduan egin diren hamar ekarpen adierazgarrienetako bat da.


Ikerlana Bideko Ama Birjina Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan egina da, oso-osorik, eta erietxe horretako 660 gaixo oinarri hartuta egindako kausen, adierazpen klinikoen eta irizpide diagnostikoen azterketa xehea biltzen du. Lehen aldia da nazioartean "eskizofrenia faktore orokor" bat aipatzen dena; faktore horrek ondorio jakingarriak izango ditu gaixotasun hau ulertzeari, eta, beraz, gaixotasun honen prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari dagokienez.


Peralta eta Cuesta sendagileen arabera, eskizofrenia sakonago ezagutzeko eragozpen nagusietakoa gaur egun egiten den diagnostiko mota da; izan ere, diagnostikorako erabiltzen diren irizpide asko arbitrarioak dira, eta ez daude ebidentzia zientifikoetan behar bezala oinarrituak. Hala, eritasun honen benetako izaera behar bezala ezagutzea eragozten dute. Lanaren egileen ondorioen arabera, "eskizofrenia faktore orokorra" agertzen da, ez soilik gaixotasun psikotikoek jotako gaixoengan, baizik eta, era subklinikoan, adimenaren bestelako nahaste batzuk dituztenengan, eta baita herritar arruntengan ere, nortasunaren ezaugarri modura. Aurkikuntza horrek berealdiko eragina izan dezake eskizofreniaren diagnostiko goiztiarrari eta, beraz, tratamendu eraginkorrari dagokionez.


Ikerlana "The underlying structure of diagnostic systems of schizophrenia: a comprehensive polydiagnostic approach" izenburuarekin eman zuten argitara Schizophrenia Research aldizkarian.


Espezialitate bakoitzean egiten diren medikuntza ikerketak biltzen eta horiei buruzko iruzkinak argitaratzen dituen Atlas Medical Publishing argitalpenaren arabera, bestalde, eskizofreniaren eta bestelako nahaste psikotiko batzuen diagnostikoaren eta sailkapenaren esparruan egin diren nazioarteko hamar ekarpen garrantzizkoenetakoa da Bideko Ama Birjina Ospitalean egindako lana.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa