(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzera deitu du Nafarroako Gobernuak, ostiralerako asteazkena, 2007.eko azaroak 21

Datorren igandean, azaroaren 25ean, Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren ildotik, Nafarroako Gobernuak elkarretaratze isilerako deia egin du datorren ostiralerako, azaroaren 23rako. Genero indarkeria salatu nahi duen oro gonbidatuta dago bertan parte hartzera. Elkarretaratzea 12:00etan eginen da, Iruñeko Vinculo Plazan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) egoitzaren parean.


Ekitaldi horren bidez, emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzen duela azaldu nahi du Nafarroako Gobernuak; izan ere, funtsezko Giza Eskubideen aurkako eraso larria da.


Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak eta María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur arratsaldean, Nafarroako Gobernuak egun horren harira sustatu dituen ekimenak aurkezteko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeriaren aurtengo datuak aurkeztu dituzte (Foru Komunitateari dagozkionak). Gainera, Nafarroako Gobernuak genero indarkeriaren aurka borrokatzeko eta tratu txarrak eta/edo sexu erasoak jasan dituztenei babesa eta laguntza emateko landutako programak eta ekintzak aurkeztu dituzte. Programa eta ekintza horiek bi helburu nagusi dituzte, hain zuzen: genero indarkeria errotik desagerraraztea, batetik; eta biktimei laguntzeko ahalegin handiagoa egitea, bestetik, euren lehengo bizimoduari heldu, eta gizartean erabat garatzen jarraitu ahal izan dezaten.


Azaroaren 23ko elkarretaratze isilaz gain, beste ekitaldi batzuk ere sustatu ditu Nafarroako Gobernuak. Esate baterako, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarekin batera, Foru Komunitateko udal guztiei gonbidapen bat igorri diete, tratu txarren eraginez hildako emakumeen alde ezkilak jotzeko (kanpai-hots bat emakume bakoitzeko) eta genero indarkeriaren aurkako bando bat irakurtzeko proposatuz. Nafarroako udalekin batera kanpaina hori egiten den bigarren urtea da. Joan den urtean, hain zuzen, 31 udalek parte hartu zuten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Violencia de género

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa