(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Artista Gazteen 2007ko Topaketen" amaierako gala datorren astelehenean eginen da, Baluarten asteazkena, 2007.eko azaroak 21

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez antolatutako "Artista Gazteen 2007ko Topaketen" amaierako gala datorren astelehenean eginen da, azaroaren 26an, Baluarten. Gala 20.30ean hasiko da, eta Ariel Rot abeslariak parte hartuko du, bere azken diskoa zuzenean aurkezten.


Ekitaldian zehar programa osatzen duten lehiaketa guztietako trofeoak eta sariak emanen dira (musika, ikus-entzunezko sormena, arte eszenikoak, arte plastikoak eta literatur generoak), eta irabazleek kategoria bakoitzean saritutako lanak erakutsiko dituzte, osorik edo haien zati bat.


Gala honetara joateko interesa dutenek gonbidapenak jaso ahal izanen dituzte "Esan… Gazte Telefonoa" zerbitzuan, Fuerte del Príncipe Gazte Egoitzan (Goroabe, 36. Iruña), astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko 8ak arte, etenik gabeko ordutegian. Galara sartzeko gonbidapena eskatuko da, aretoa bete arte, beraz garaiz bertaratzeko eskatzen zaie ikusleei.


Musika lehiaketan, epaimahaiko burua Iñigo Armániz izan da, Get In Produccioneskoa eta Estatuko Sustatzaileen Elkarteko presidentea, eta berarekin batera aritu dira Mikel Salas, Rudy Goroskieta eta Fernando Garayoa. Parte hartu duten 57 taldeen artean, "Mr. Fylyn" taldea izan da lehen saria jaso duena, 2.050 euro eta garaikurra, alegia, eta beste 6.200 euro ere, musikaren arloko proiekturen batean inbertitu beharrekoak. Asteleheneko galan bi kantu akustiko joko dituzte. Bigarren saria "Jotta Kun" taldearentzat izan da, 1.440 euro eta trofeoa (ekitaldian banatuko diren trofeoak Daniel Resano Cayuela artistak topaketa hauetarako propio diseinatutakoak dira), bai eta beste 2.100 euro ere, taldearen sormenezko jarduera batean inbertitzekoak. Hirugarren saria, 720 eurokoa, "Sueños Rotos" taldeak jaso du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa