(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak abenduaren 21ean irekiko den Larra-Belaguako Iraupen Eskiko Zentroa bisitatu du asteazkena, 2007.eko azaroak 21

José Carlos Esparza Saéz Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilaria Larra-Belaguako Iraupen Eskiko Zentroan egon da gaur eguerdian. Datorren abenduaren 21ean, 5,5 milioi euroko aurrekontuarekin egin diren instalazioetako batzuk martxan jarriko dira. Zentroa bisitatu aurretik, goizeko 10:00etan, kontseilariak Roncalia enpresa publikoaren administrazio kontseiluaren bileran parte hartu du.


Nafarroako Gobernuak, 2006ko abenduaren 11n eginiko bileran, Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoa martxan jartzea hitzartu zuen. Planaren helburu nagusia Pirinioetan gizarte eta ekonomia arloak bultzatzea da, Nafarroako Lurralde Estrategian jasotako argibideen arabera. Belaguako Mendiko Zentroa Pirinioen Garapenerako Planaren barruan dago. Zentroaren helburu nagusia iraunpen eskiko eremuaren kalitatea hobetzea da. Bigarren helburua, berriz, inguruko gizarte eta ekonomia arloak sustatzea da.


Iraunpen Eskiko zentro bateratu eta uniforme gisa eraikitako Larra-Belaguak bi eraikin ditu: "El Ferial" izeneko eraikin nagusia "El Ferial -Zanpori" pistetara sartzeko, eta beste bat txikiagoa, "La Contienda" pistetara sartzeko.


Instalazioak kudeatzeko, berriz, Territorio Roncalía, SL enpresa eratu da, Bailarako Batzarraren eta Nafarroako Gobernuaren partaidetzarekin. Gaur, 2007ko azaroaren 21ean, Territorío Roncaliaren administrazio kontseiluak honako akordio hauek hartu ditu: 2008ko urtarrilaren 7an hasiko den eskolako kanpaina Roncaliak kudeatzea; Mendiko Zentroaren zuzendari kudeatzaile izateko, 1996az geroztik, Eskolako Eskiaren Kanpainako gerentea izan den Ana Lusarreta Gale izendatzea eta kontratatzea; "Hydera Gestión – Sedena – Galan & Iza" ABEEari Ekintza Zentroa kudeatzeko esleipenari dagokion kontratua sinatzea; eta "navarraski" marka aurkeztea. Marka horren bidez, zentroa bultzatuko da, eta zentroaren irudia ez ezik, Erronkaribarren irudia ere zabalduko da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa