(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.121 lagunek parte hartu dute "Adinekoentzako Bainuetxeak 2007" programan osteguna, 2007.eko azaroak 22

Itxiera ekitaldia Fiteron egin dute gaur, eta "Letrak eta Ura" II. Literatura Lehiaketako sariak eman dituzte


2.121 lagunek parte hartu dute "Adinekoentzako Bainuetxe Programa 2007"n. Programa hori Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, eta Nafarroako errretiratu eta pentsiodun guztiek parte har dezakete bertan. Begoña Rodríguez Marcos Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak eman dio itxiera programari, gaur, Fiteroko Bainuetxean egindako ekitaldian.


Aldez aurretik, "Letrak eta Ura" II. Literatura Lehiaketako sariak eman dituzte. Lehiaketa hori Nafarroako Mendekotasun Agentziak antolatzen du, Fitero eta Serongo bainuetxeekin eta Nafarroako Kutxa Fundazioarekin lankidetzan. Adinekoek gizartean parte har dezaten sustatzea du helburu lehiaketak, eta 65 urtetik gorako nafar guztiei zuzenduta dago. Era berean, bizitzako aldi horren irudi positiboa zabaltzea ere badu helburu. Lanak bainuetxe, terma gune eta horien inguruneari buruzkoak izan dira (norberaren esperientziak edo fikziozkoak).


Lehiaketan bi modalitate bereizten dira: kontakizun motza eta olerkia. Kontakizun motzetako irabazlea Laureano Calvo Calvoren "Sin Título" lana izan da, eta sari gisa Fiteroko Bainuetxerako hamabi eguneko egonaldia, bainuetxe horretako produktu sorta, eta garaikur bat jaso ditu. Bigarren saria Mª Luisa Moral Lealen "A la tierra en busca de agua" lanak jaso du, eta sari gisa Serongo Bainuetxerako hamar eguneko egonaldia, bainuetxe horretako produktu sorta, eta garaikur bat jaso ditu. Modalitate berean, kontsolamenduzko bost sari eman dituzte. Sarituak honako hauek izan dira, hain zuzen: Camino Zulet Juríoren "Balnearios, ayer, ahora y luego después…"; Abel Martín Sánchezen "Sin Título"; Lucía Choperena Zozayaren "El agua, símbolo de vida"; Antonio Arregui Oteguiren "El agua"; eta Mª Dolores Asensio Vaquerizoren "El agua". Bainuetxeko produktuen sorta bana jaso dute sari gisa, eta baita Fiteroko Bainuetxean tratamendu termal bat edo bi egiteko doako txartela ere.


Olerkiari dagokionez, lehen saria Alfredo Díaz de Cerio Martínez de Esproncedaren "Agua leyenda de Fitero" lanak jaso du, eta sari gisa Fiteroko Bainuetxerako hamabi eguneko egonaldia, bainuetxe horretako produktu sorta, eta garaikur bat jaso ditu. Bigarren saria Mercedes Viñuelaren "Sueños de agua" lanak jaso du, eta sari gisa Serongo Bainuetxerako hamar eguneko egonaldia, bainuetxe horretako produktu sorta, eta garaikur bat jaso ditu. Era berean, kontsolamenduzko bost sari eman dituzte. Sarituak honako hauek izan dira, hain zuzen: Gaspar Blanco Gangosoren "Y volver, volver, volver"; Mª Sagrario Ochoa Medinaren "Las aguas termales"; Jesús Ochoa Gilen "Al agua y los Baños de Fitero"; Juana Mogollo Rodríguezen "El agua, fuente de salud"; etay José Luis Abad Peñaren "El agua da la vida". Bainuetxeko produktuen sorta bana jaso dute sari gisa, eta baita Fiteroko Bainuetxean tratamendu termal bat edo bi egiteko doako txartela ere.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa