(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Puñal, Ziganda, Saskibaloi Federazioa eta atletismoko Scania Pamplona taldea, 2007ko Kirol Sarien artean

osteguna, 2007.eko azaroak 22

Ondoko hauek ere sarituak izan dira: Osasuna, Bárbara eta Lara González gimnastak, Arguedano Kirol Elkartea, José Antonio Arregui, Ega Pan eta Tafallako Udala


2007ko Kirol Sarien Batzorde aholku emaileak, klub, federazio, kirol teknikari, komunikabide eta Nafarroako Kirolaren Institutaren ordezkariek osatuta dagoenak, 2007ko Kirol Sarien irabazleak jakitera eman du gaur. Zehatz-mehatz, kirolari eta erakunde sarituak  ondoko hauek dira: 


Gehien nabarmendu den gizonezko kirolaria: Francisco Javier (Patxi) Puñal Martínez. (Osasuna)


Gehien nabarmendu den emakumezko kirolaria: Bárbara González Oteiza eta Lara González Oteiza gimnastak, Pekingo Joko Olinpikoetarako sailkatu diren nafar bakarrak.


Gehien nabarmendu den gizonezkoen taldea: Club Atlético Osasuna. UEFA Kopako semifinalista.


Gehien nabarmendu den emakumezkoen taldea:: Scania Pamplona Atlético (Atletismo), Espainiako Kluben Tapelketako talderik zaharrena.


Gehien nabarmendu den kirol elkartea: Arguedano Kirol Elkartea, hamar urtez EXTREME BARDENAS txirrindularitza probaren antolatzailea.


Gehien nabarmendu den kirol federazioa:: Nafarroako Saskibaloi Federazioa.


Gehien nabarmendu den kirol teknikaria: José Angel Ziganda Lacunza, Osasunako entrenatzailea.


Gehien nabarmendu den kirol zuzendaria: José Antonio Arregui Sarasa,  Xota eta MRA F.S Fundazioko lehendakaria.


Gehien nabarmendu den enpresa babeslea: Ega Pan,  hamabost urtez Oncineda Saskibaloi Taldearen babeslea.


Gehien nabarmendu den toki entitatea: Tafallako Udala. Federatutako 20 klub baino gehiagori sostengu ematen die.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa