Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Berrehun bat lagunek parte hartu dute igandean egingo den Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldian
Sanz Presidentea, elkarretaratzean parte hartutako zenbait agintarirekin batera.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzearen buruan izan da. Deialdia Nafarroako Gobernuak egin du, datorren igandean, azaroak 25, Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango delako.
Elkarretaratzea, bost minutu inguruko iraupena izan duena, eguerdian egin da Iruñeko Vínculo Plazan Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NBI) duen egoitzaren aurrean. Sanz presidentearekin batera, Nafarroako Gobernuko kontseilari ia guztiek parte hartu dute ekitaldian: Vicente Ripa Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Javier Marcotegui Nafarroako Parlamentuko presidenteordeak eta Yolanda Barcina Iruñeko alkateak. Horrez gain, Nafarroako Parlamentuko parlamentari talde guztien ordezkariak eta berrehun bat herritar ere bertan bildu dira.
Horrela, Nafarroako Gobernuak emakumeen aurkako indarkeria erabat gaitzesten duela adierazi nahi izan du. Gobernuaren iritziz, arazo hori ez baita eremu pribatura mugatzen; aitzitik, egiturazkoa, soziala eta unibertsala den arazo hori oinarrizko Giza Eskubideen aurkako erasoa da. Beraz, horri aurre egitea aginte publikoen eta herritar guztien ardura da.