(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak gogorarazi duenez, aurrerantzean ere gorabeherak izanen dira N-121-A errepideko Endarlatsa-Bera tartean ostirala, 2007.eko azaroak 23

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitartean ere gorabeherak izanen dira Iruñea eta Behobia arteko N-121-A errepidean, Endarlatsa-Bera tartean.


Leherketen ondoriozko gorabeherak izanen dira, eta zirkulazioa etenda egonen da 70+360 eta 70+660 kilometroen artean, azaroaren 26an (astelehenean) eta 28an (asteazkenean), 12:00etatik 14:00etara.


Gainera, sare nagusiko puntu hauetan ere gorabeherak izanen dira, lanen eraginez:


A-68, Ebroko Autobidean, 91. eta 92. kilometroen artean.


N-121-A, Iruñea-Behobia errepidean, ibilgailuak txandaka igaroko dira, 8:00etatik 19:00etara, 57+500 kilometrotik 58+200 kilometrora, 68+100 kilometrotik 68+400 kilometrora, eta 69+240 kilometrotik 69+440 kilometrora.


N-135, Iruñea-Frantzia errepidea, Luzaidetik barrena doana, moztuta egonen da Aurizberriko zeharbidean (39+800 eta 40+800 kilometroen artean).


N-232, Alfaro-Tutera-Zaragoza errepidean, lanen ondoriozko gorabeherak izanen dira, 84. eta 91. kilometroen artean, eta 110. kilometrotik 116. kilometrora bitartean. Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea eta zirkulazio gorabeherak dauden errepideetako seinaleak zorrotz errespetatzea eskatzen du. Foru Komunitateko errepideetako egoerari buruzko informazio eguneratua nahi izanez gero, jo ezazue www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunera, edo deitu 900 400 100 doako telefono zenbakira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa