(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren aurkako helegitea aurkeztu du, oinarrizko hezkuntzako curriculumari buruzko Dekretua dela-eta astelehena, 2007.eko azaroak 26

Nafarroako Gobernuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko erabakia hartu du, Eusko Jaurlaritzaren 175/2007 Dekretuaren aurka; hots, Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko hezkuntzako curriculuma sortu eta ezartzeko urriaren 16ko Dekretuaren aurka.


Nafarroako Gobernuaren iritziz, xedapen orokor hori (2007ko azaroaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) legearen eta Espainiako Konstituzioaren aurkakoa da; izan ere, ordenamendu juridikoa urratzen du eta ez da egokitzen Espainiako Konstituzioak eta 13/1982 Lege Organikoak, abuztuaren 10eko Nafarroako Foru Erregimena Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoak, hain zuzen, xedatzen duten eskumenen mugaketa ordenara.


Zehatz-mehatz, aipaturiko araua aztertuz gero, honako hauek ondoriozta daitezke Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren gainean: Dekretuak garatzen duen eta Nafarroan eragina duen Estatuko hezkuntza arloko oinarrizko legediaren aurkakoa dela, eta era berean, Nafarroako Foru Komunitatearen berezko autonomia esparruan ere eragiten duela.


Eusko Jaurlaritzaren xedapeneko hitzaurrean adierazi dutenez, "curriculumaren ikuspegi osoa, askotarikoa eta irekia emateko asmoa du Dekretuak, Euskal Herriaren ikuspegi berezi eta berariazkoa abiapuntutzat hartuta eta Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak, Lapurdik, Nafarroa Garaiak, Nafarroa Behereak eta Zuberoak osatutako lurralde eremua dela ulertuta". Gainera, hitzaurrean ez ezik, hainbat artikulutan eta eranskinetan ere aipatzen da Euskal Herria.


Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak Nafarroa ere (gainerako lurraldeekin batera) Euskal Herriaren zati dela esateko eskumena beretu duela uste du Nafarroako Gobernuak, eta hori inolako zilegitasunik eta titulu juridikorik gabe egin duela, Nafarroaren nortasuna eta bertako erakundeen eskumenak alde batera utzita. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ez ditu kontuan hartu nafarren eta bertako erakundeen erabakiak edo adierazpenak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa