(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Historia de Navarra: milenios de convivencia" izeneko argitalpena aurkeztu da, Nafarroaren Eguna dela eta dohainik banatuko dena astelehena, 2007.eko azaroak 26

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalán Higuerasek aurkeztu du gaur eguerdian "Historia de Navarra: milenios de convivencia" izeneko argitalpena, datozen egunetan, Nafarroaren egunaren ospakizunen baitan, dohainik banatuko den idazlana.


Argitalpenaren portada

Argitalpenaren portada.

Aurkezpen ekitaldian lanaren egilea ere izan da, Luis Javier Fortún Pérez de Ciriza, Nafarroako Parlamentuko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua.


Datorren igandean, Nafarroako bi egunkariekin batera, eta Jauregiko Argibideen Bulegoan


 Koloretako 55 orrialdez osatutako lan honek Nafarroako Historiaren garai eta gertaera nagusien gainbegiratua egiten du. Irakurle mota guztientzat pentsatuta dago, arina eta irakurterraza da.


Egiturari dagokionez, lau atal ditu, bakoitza bere hitzaurrearekin eta kronologia historikoa azaltzen duen epilogoarekin. Hauek dira atalak: Historiaurrea eta antzinaroa (baskoiak eta erromatarrak); Erdi Aroa (Erresuma); Aro Modernoa (identitatearen kontzientzia Monarkia Hispanikoaren barruan); eta Aro Garaikidea (aurrerapena eta demokrazia).


Liburuxka irudi aunitzez hornitua dago, Nafarroarekin eta haren historiarekin lotura duten hondar arkeologikoen nahiz artelanen argazki ugari ditu, bai eta Foru Komunitatearen bilakaeran garrantzitsuak eta adierazgarriak izan diren tokienak ere, gaur egungoak.


Argitalpena dohainik zabalduko da datorren igandean, abenduaren 2a, Nafarroako bi egunkarien irakurleentzat -Diario de Navarra eta Diario de Noticias-. Horrez gain, Nafarroako prentsa erosten ez dutenek dohainik eskuratzen ahal dute ale bat Nafarroako Jauregiko Argibideen eta Erregistroaren Bulegoan, Iruñean, abenduaren 4tik 7ra, biak barne, 8etatik 14:30era.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa