(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiriak eta etxebizitzak zaharberritzeak energia aurrezten eta klima aldaketari eusten laguntzen du asteartea, 2007.eko azaroak 27

Esparza kontseilariak "Hiri Berrikuntza eta Etxebizitzen Zaharberritze Energetikoa" izeneko jardunaldia inauguratu du, eta ehun bat profesionalek hartu dute parte bertan


Zaharberritzearen inguruko jardunaldiak

Esparza Kontseilaria. ( irudia handitu )

Hainbat aditu hiri berrikuntzaren alde mintzatu dira, eta baita lehendik dauden eraikinen zaharberritzearen alde ere, energia aurreztearren, eta hartara, klima aldaketa arintzearren. Adierazpen horiek "Hiri Berrikuntza eta Etxebizitzen Zaharberritze Energetikoa" izeneko jardunaldien baitan egin dituzte, hirigintza eta etxebizitza arloko ehun bat profesional bildu dituen ekitaldian. Jardunaldia José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak inauguratu du, gaur goizean.


Europako NIRSEPES (New Integrated Renovation Strategy to Improve Energy Performance of Social Housing) proiektuaren baitan antolatu dute gaurko jardunaldia. Proiektuak zaharberritze estrategiak garatzea eta etxebizitza sozialen energia eraginkortasuna hobetzea du helburu, Europarako Energia Adimendunerako SAVE programaren esparruan. NIRSEPES proiektuaren buru Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia da, eta Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak (CRANA) eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) ere parte hartzen dute bertan, Greziako eta Alemaniako beste erakunde espezializatu batzuekin batera.


Jardunaldiaren helburu nagusiak honako hauek izan dira: hiri berrikuntza eta lehendik dauden eraikinen zaharberritze energetikoa bultzatzea (hirien iraunkortasunerako bide eta klima aldaketa arintzeko laguntza gisa), eta hiri berrikuntzako eta etxebizitza-eraikinen zaharberritze energetikoko esperientzien berri ematea. Gainera, Nafarroan estrategia bat bultzatzeko eta garatzeko gomendioak ere aurkeztu nahi izan dituzte; hots, Europako NIRSEPES proiektuaren emaitza gisa ateratako gomendioak.


Gaur goizean azaldu dituzten esperientzien hartzaile nagusiak honako hauek izan dira: eskualde mailako administrazioko arduradunak eta teknikariak, eta lurralde antolamenduko, hirigintzako, etxebizitza arloko, eta eraikinak zaharberritzeko politikak ezartzeko toki erakundeak; arkitektoak, hirigileak, eta lurraldearen antolamenduarekin, hirigintzarekin eta zaharberritzearekin zerikusia duten beste profesional batzuk; sustatzaile publikoak eta pribatuak eta eraikuntza enpresak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa