(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aldezar Elkarteak, Uharteko TMC Gazte Taldeak, Eugenio Lecumberrik, Burlatako Udalak, Pobreza Cero Plataformak eta Nuevo Futuro Elkarteak 2007ko Gazteriaren Sariak jaso dituzte asteazkena, 2007.eko azaroak 28

García Malo kontseilariak sari banaketan parte hartu du


Erdian, García Malo kontseilaria. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak 2007ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du, gaur goizean. Sari horiek Nafarroako Gobernuak eman ditu, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren bidez, Nafarroako Eguneko ospakizunen baitan.


Ekitaldia Iruñeko Fuerte del Príncipe Gazteen Egoitzan egin dute, eta Ana Frías Pardo Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendariordeak ere parte hartu du bertan. Malo kontseilariak azpimarratu duenez, Gazteriaren Sarien funtsa "gazteen lana saritzea da, gizartearen esker ona adieraztea, gazteak eta horien bizi kalitatea hobetzearren zenbait pertsona eta erakundek egindako lan isila eta jarraitua txalotzea". Gazteriaren Sariak hamar urtez antolatu dute dagoeneko, eta orain arte sarituak berrogeita hamar pertsona edo erakunde izan dira, García Malok adierazi duenez "egiten duzuen borondatezko lanarengatik eta zuen ahalegin eta gogo biziarengatik eskerrak emateko; hau da, Nafarroako gazteen aldeko lan nekaezinarengatik".


2007ko Gazteriaren Sariak honako pertsona eta erakunde hauek jaso dituzte: Aldezar Elkarteak, gazte elkarte gisa; Uharteko TMC Gazte Taldeak eta Eugenio Lecumberri Sevinék, Gazteen Balioa atalean; Burlatako Udalak, toki erakundeen atalean; Nafarroako Pobreza Cero Plataformak, Boluntario Gazteak atalean; Nuevo Futuro Elkarteak, erakunde publiko edo pribatu gisa. Sarituek diploma eta Iruñeko Javier Muro artistaren eskultura bana jaso dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa