(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariaren ustez, Volkswagenen inbertsio berriek jarduera eta enplegu gehikuntza ekar dezakete Landabengo plantarako asteazkena, 2007.eko azaroak 28

Nafarroako Gobernuak, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariaren bitartez, oso balorazio ona egin du Volkswagen multinazionalak Landabengo lantegirako iragarri dituen inbertsioez.


Roig kontseilariak nabarmendu duenez, talde alemanak iragarritako asmoak, hurrengo hiru urteetan Landabengo plantarako 284 miloi euro bideratzeak alegia, argi erakusten du enpresaren etorkizunarekin duen konpromisoa. Roigek adierazi du espero duela inbertsio horien eraginez Nafarroako Volkswagenen ekoizpen jarduerak eta enpleguak gora egitea hurrengo hilabeteetan.


Roigek esan du halaber multinazional alemanak onartutako jarduketen ondorioz Landabengo lantegiak -Foru Komunitateko ekoizpen gune nagusia, ia 4.000 langilerekin- modernizatu eginen dituela bere instalazioak. Era berean, inbertsio berri horiek Nafarroako plantako kalitate eta produktibitate mailak igotzeko baliatu behar direla adierazi du, haren ustetan inbertsio berriek berresten baitute konpainiak interesa duela "Polo" berria Landabenen garatzeko.


Amaitzeko, Roig kontseilariaren hitzetan, azken lan hitzarmena sinatu ondoren Landabengo lantegian lortu den egonkortasun soziala nagusi delarik iritsi da talde alemanaren erabakia. Ildo horretan, Roigek azpimarratu zuen garrantzi handia duela Nafarroako Volkswagenen eta automozioaren sektorean, oro har, lan harremanen esparru egonkorra izateak, eta zuzendaritzak eta enpresa batzordeak elkar ulertzeko jarrerari eustearen aldeko agertu zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa