(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hiru ikastetxek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren laguntzak jaso dituzte, beste erkidego batzuetako ikastetxe eta institutuekin elkarlanean proiektuak lantzeko ostirala, 2007.eko azaroak 30

Nafarroako hiru ikastetxek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren laguntzak jaso dituzte, beste erkidego batzuetako ikastetxe eta institutuekin elkarlanean proiektuak lantzeko. Proiektuetako gaiak hizkuntza gaitasuna, berdintasuna eta bakea dira.


Laguntzak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren deialdi batekin lotuta daude, eta deialdi horrek hainbat Autonomia Erkidegotako ikastetxe eta institutuen arteko lankidetzarako bideak sortzea du helburu. Hori guztia ikastetxeen autonomiaren esparruan, esperientzien trukea sustatzeko, curriculumaren garapenean laguntzeko, eta ikastetxe eta institutuetako kultura eta gizarte aniztasuneko elementuak azaleratzeko.


Orotara, 172 ikastetxek hartu dute parte deialdian, eta horietako hiru Nafarroakoak izan dira. Era berean, 53 ikastetxe taldek ere parte hartu dute. 155ek jaso dute, hain zuzen, diru laguntza.


Zehazki, laguntzak jaso dituzten Nafarroako ikastetxeak Fustiñanako Santos Justo y Pastor HLHI, Iruñeko María Ana Sanz BHI eta Azagrako DBHI izan dira. Ikastetxe taldeak osatzeko, eta proiektu komunak lantzeko eta ezartzeko jaso dituzte laguntzak, hain zuzen.


Fustiñanako Santos Justo y Pastor HLHI Kordoba, Salamanca, Toledo, Murtzia eta Teruel probintzietako, eta Madril, Coruña eta Kantabria hirietako ikastetxeekin elkarlanean jardunen da, "Desarrollo de las competencias lingüísticas y de conocimiento. El periódico y la radio digital" (Hizkuntza eta ezaguera gaitasunen garapena. Egunkaria eta irrati digitala) izeneko proiektuan. Nafarroako ikastetxeak 7.000 euro jasoko ditu horretarako.


Iruñeko María Ana Sanz BHI, berriz, Las Palmasko Villa de Firgas BHIrekin batera jardunen da, "Igual.es" (Berdinak.es) izeneko proiektuan. Iruñeko institutuak 8.400 euro jasoko ditu horretarako.


Azagrako DBHI, azkenik, Vila-realgo (Castelló) Profesor Brochillop DBHIrekin elkarlanean jardunen da, "La paz, un proceso personal hacia la convivencia" (Bakea, bizikidetzarako prozesu pertsonala) izeneko proiektuan, eta 7.000 euro jasoko ditu horretarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa