(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007an 19 Hies kasu diagnostikatu dituzte Nafarroan; hots, azkeneko urteetako kopuru bertsua ostirala, 2007.eko azaroak 30

2007a hasi zenetik 19 Hies kasu diagnostikatu dituzte Nafarroan; hots, azkeneko urteetako kopuru bertsua. Lautik hiru gizonezkoak izan dira, eta bakarra emakumezkoa.


Begizta gorri eta handi bat. ( irudia handitu )

Terapia hirukoitza 1996an abiatu zuten, eta harrezkero, GIBaren infekzioak nahiz HIESak eragindako heriotza tasa orokorra nabarmen ari da behera egiten. 2007an sei eri hil dira Hiesa dela-eta. Batzuk tratamenduaren atxikidura txarraren ondorioz hil dira, eta beste batzuk zirrosiaren eta C hepatitisaren birusaren eraginez. Tratamendu antirretrobiralaren funtsa GIB erreplikazioa ahalik eta gehien ezabatzea da, immunologia sistema (defentsak) bere onera etortzea ahalbidetzeko. Hartara, aurreratze klinikoa saihesten da, hiesari lotutako infekzio oportunistak eta minbizi kasuak gutxitzen dira, eta lagun gehiago ateratzen dira bizirik.


Gaur egun 1.058 eri artatzen dituzte, eta horietako 755 tratamendu antirretrobirala jasotzen ari dira (15 eri 2 sendagairekin, 515 hirurekin, 126 laurekin, eta 10 bostekin).


Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIB) infekzioei dagokienez, gaixotasuna agertu zenetik 1.946 eri diagnostikatu dituzte Nafarroako Ospitalean. 536 hil egin dira (horietako 445 Hiesaren eraginez).


Terapia arloko aurrerapenei dagokienez, gaur egun sei antirretrobiral familia daude, eta merkaturatutako sendagaiak hogeitik gora dira. Horietako birekin saiakuntza klinikoak egiten ari dira (bat birusaren integrazioaren inhibitzailea da, eta besteak birusa sartzea saihesten du). Azkeneko bi sendagai horiek dagoeneko eskura ditu Nafarroako Ospitaleak, eta hainbat porrot jasan dituzten eriekin erabil ditzake, "erabilera hedatu" izeneko ikerketa saiakuntzen bidez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa