(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ikasleek Europakoek baino prestakuntza hobea dute zientzietan eta matematikan, baina ez irakurketan asteartea, 2007.eko abenduak 4

PISA (Programme for Internacional Student Assessment) Txostenean aztertu dituzten hiru ikasgaiei dagokienez, Nafarroa Espainiako batez bestekoaren gainetik dago


Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko kontseilariak hezkuntza kalitateari buruzko PISA Txosteneko Nafarroako emaitzak aurkeztu ditu, gaur goizean. Txostenetik ondoriozta daitekeenez, Foru Komunitateko ikasleak Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Antolakundeko (ELGA) herrialdeetako batez bestekoaren gainetik daude zientziaren arloko ikasgaietan. Hain zuzen, ELGAko zientziaren arloko batez bestekoa 500 puntukoa da (eta Espainiakoa 488koa); Nafarroako ikasleena, berriz, 511 puntukoa.


2007ko PISA Txostenean ELGA osatzen duten 30 herrialdeek eta beste 27 herrialde kidetuk hartu dute parte. Probak egiteko, 400.000 ikasle hautatu dituzte, orotara. Nafarroari dagokionez, 52 ikastetxe hautatu dituzte, ausazko prozedura baten bidez. Hartara, ausaz aukeratutako 1.748 nafar ikaslek parte hartu dute probetan (gehienez ere 35 ikasle ikastetxe bakoitzeko), eta gehienak DBHko 4. mailakoak izan dira.


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, 2006az geroztik, berezko lagin adierazgarriarekin hartzen du parte PISA Txostenean. Txostenak hezkuntzako funtsezko hiru arlo hartzen ditu aintzat: irakurketa, matematika eta zientzia. Aurtengo Txostenean, lehentasunez balioztatu duten arloa zientzia izan da. Gainerako biei dagokienez, Nafarroako ikasleek 481 puntu eskuratu dituzte irakurketan (ELGAko batez bestekoa 492 puntukoa izan da, eta Espainiakoa, 461ekoa); eta matematikan, berriz, 515 puntu eskuratu dituzte (ELGAko batez bestekoa 499 puntukoa izan da, eta Espainiakoa, 480koa).


Hortaz, Nafarroako hezkuntza sistemaren eraginkortasuneko emaitzak batez bestekoaren gainetik daude. Gainera, nabarmentzekoa da maila soziokulturalaren eragina batez bestekoaren azpitik daukan eskualdeetako bat dela Nafarroa, eta beraz, kalitatea eta ekitatea bateratzen direla bertan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
PISA txostena Power Point aurkezpen batean

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa