(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziaren datuen bilakaera azaroan asteartea, 2007.eko abenduak 4

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2007ko azaroko langabeziaren datuak jakinarazi ditu gaur goizean; horien arabera, urrian baino 545 langabe gehiago daude (%2,69ko igoera), eta beraz, Nafarroako langabeen kopurua 20.768koa da (12.776 emakume eta 7.992 gizon). Langabeziak gora egin du Espainian ere, 45.896 langabe gehiagorekin, bai eta autonomia erkidego guztietan ere.


Nafarroako Gobernuak balorazio negatiboa egin du datuez, langabezian dauden pertsonen kopuruak gora egin duelako, egoera hau azaroan ohikoa bada ere. Gehienbat etorkinen artean dagoen langabezia maila nabarmentzen da, 336 langabe gehiago baitira, Foru Komunitatean langabeziak izandako igoeraren %62 alegia, eta elikagaien industrian, eraikuntzan eta aldi baterako lanaren enpresetan islatzen dena. Beste alderdi garrantzitsu bat da langabeziaren igoera handiagoa izan dela gizonen artean, eta askoz txikiagoa (%0,95ekoa) emakumezkoen artean.


Datu positiboenak, aldiz, langabeziak behera egin duela lan merkatura aurreneko aldiz sartzen diren pertsonen artean eta, ekoizpen sektoreei begiratuta, automozioaren sektorean ere.


Bestetik, esan beharra dago beste behin ere Nafarroako datuak direla onenak langabeek lana aurkitzeko dituzten aukerei dagokienez, langabeek gure erkidegoan dituztelako lanpostu bat eskuratzeko aukera gehien.


Nafarroako lan merkatuak urtean izaten duen bilakaeraren barruan, azaroan ohikoa da erregistratutako langabeen kopuruak gora egitea.


Nafarroan azaroan erregistratutako kontratuen kopurua 22.002koa izan zen, aurreko hilabetean baino 4.466 gutxiago. Mugagabeko kontratuek kontratu guztien %10,49 egin dute.


Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonei dagokienez, azaroan 1.079 gehiago izan ziren. Urteen arteko batez besteko afiliazioen kopurua 10.019koa da, hau da, %3,63ko igoera, Espainiako altuenetako bat eta batez besteko nazionala baino %2,54 handiagoa.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa