(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko Nafarroako Eguneko ekitaldien programan 50.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte asteartea, 2007.eko abenduak 4

ETAk Frantzian egindako atentatua gaitzesteko ekitaldi bakoitzaren aurretik antolatutako minutuko isiluneari herritarrek emandako sostengua nabarmendu du Catalán kontseilariak


Umeak Los Lunnis ikusten. ( irudia handitu )

50.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte 2007ko Nafarroako Egunerako Foru Gobernuak antolatutako ehun bat ekitaldietan. Horixe izan da Alberto Catalan Higueras Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuko kontseilariak gaur goizeko prentsaurrekoan aipatu duen behin-behineko kopurua; izan ere, Lizarrako haur jaialdia (Los Lunnis-en emanaldia, abenduaren 7an, 17:00etan) eta Pedro Iturralde Quartet taldeak Madrilgo "Teatro Español" Antzokian eskainiko duen kontzertua (astelehenean, abenduaren 10ean, 20:00etan) egiteko daude oraindik.


Joan den azaroaren 26az geroztik antolatukoa ekitaldietan izandako parte-hartzearen balioespen positiboa egin du Catalánek. Era berean, pozik agertu da antolatutako jardueren kalitatearengatik, eta ekitaldiak Nafarroako ia herri guztietan egin izanagatik. Hala ere, Alberto Catalánek adierazi duenez, ETAren azken ekintza hiltzaileak balioespen positiboa lausotu du.


Ildo horretan, kontseilari-eledunak hedabideen aurreko agerraldia aprobetxatu nahi izan du herritar guztiei eskerrak emateko, hiru egunotan askatasunaren eta demokraziaren alde eta ETAren terrorismoaren aurka agertu duten konpromisoa dela-eta. Izan ere, ETAk Capbretonen (Frantzia) egindako atentatua gaitzesteko Nafarroako Eguneko ekitaldi orotan minutuko isilunea egitea hitzartu zuen Nafarroako Gobernuak, eta herritarrek euren sostengua eta laguntza eman diote ekimen horri. Gainera, Nafarroako Udaletxeetako ateetan antolatutako gaitzespen kontzentrazioetan ere parte hartu dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Asistencia a actividades del Día de Navarra 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa