(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda presidenteordeak eta Roberto Jiménez PSNko eledunak adierazi dutenez, 2008ko Nafarroako Aurrekontuen gaineko ituna egiteko negoziazioa hasi dute asteazkena, 2007.eko abenduak 5

Erdietsitako lehen akordioa eman dute ezagutzera, SOVI pentsioak (Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Nahitaezko Asegurua) eta lanbide arteko gutxieneko soldata zerga bidez berdintzen dituena


Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak eta Roberto Jiménez PSN alderdiko Nafarroako Parlamentuko eledunak agerraldia egin dute Nafarroako Jauregian, gaur eguerdian, eta 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen gaineko akordioa erdiesteko negoziazio prozesua gaur goizean hasi dutela adierazi dute.


Gaur goizean Nafarroako Jauregian izan duten lehen hitzorduan aurrekontuen eta zerga arloko modernizazioaren negoziazioa egiteko esparru orokorra hitzartu dute Nafarroako Gobernuak eta PSNko ordezkariek, eta halaber, lehen akordioa erdietsi dute, 2008an SOVI pentsioak (Nafarroan 500-700 onuradun dituztenak) eta lanbide arteko gutxieneko soldata berdintzea ahalbidetuko duena. Parekatze hori zergen bidez eginen dute, PFEZaren aitorpenaren bidez (lanbide arteko gutxieneko soldataz azpitiko beste alargun pentsio batzuekin egiten den bezala), eta Foru Gobernuari 2-3 milioi euroko gastua ekarriko dio urtean.


Mirandak eta Jiménezek adierazi dutenez, datorren asterako jarri dute berriz ere hitzordua, eta Nafarroako Alderdi Sozialistak Nafarroako Gobernuari proposatutako zuzenketa zehatzak negoziatuko dituzte. Akordioa Eguberri aurreko astean erdiestea espero dute.


Miranda presidenteordeak eta Jiménez sozialistak berriemaileen galderei erantzun diete, eta negoziatuko dituzten arlo nagusiak gizarte gaiak, osasuna, hezkuntza eta ekonomiaren sustapena izanen direla adierazi dute. Era berean, zerga arloko esparru berria sortzeko asmoz jardunen direla ere adierazi dute, eta esparru horrek barne hartuko duen neurrietako bat ondarearen gaineko zerga ezeztatzea izanen dela jakinarazi dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa