(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Boluntarioen bilera, Nafarroako Ospitalean asteazkena, 2007.eko abenduak 5

María Jesús Calvo Nafarroako Ospitaleko zuzendaria osasun etxe horretako boluntario taldearekin bildu da, gaur goizean. Taldea 1999an sortu zuten, eta 56 kide ditu. Boluntarioen Nazioarteko Eguna dela-eta egin dute bilera.


Nafarroako Ospitaleko boluntario taldeak familia eta ekonomia bitartekorik ez duten gaixoak (bakarrik daudenak, etorkinak eta behin-behineko egoiliarrak) artatzen ditu, eta horiei guztiei laguntza ematen die. Taldearen helburuak, labur-labur, honako hauek dira: beharrean dauden pertsonentzako laguntzaren kalitatea hobetzea, boluntarioak erakartzea eta lan horretarako prestatzea, eta herritarrak sentikortzea osasun laguntzaren arloan egindako gizatiartze lanaren gainean.


Hain justu, aipaturiko helburuak eta Boluntarioen Nazioarteko Eguna kontuan hartuta, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza Zuzendaritzak eta boluntario taldeak "Humanizando el cuidado" (Herritarrak gizatiartzen) izeneko jardunaldiak antolatu zituzten, joan den hilearen amaieran, erientzako laguntzarekin zerikusia duten hainbat alderdi aztertzeko: adinekoak zaintzea, komunikazio teknikak, hilurreneko erientzako artapen osoa, estresari aurre egitea (zaintzeko zaintzea), Alzheimerren gaitza, eta eguneroko etika zaintza arloan.


Nafarroako Ospitaleko boluntario taldea zuzendaritza unitateekin koordinatuta jarduten da, eta lehenago esan dugun moduan, 56 kide ditu. Batez besteko adina 48 urtekoa da. 15 ikasleak dira, 18 etxeko andreak, 9 erretiratuta daude, 5 mojak dira, eta gainerako 9ak ekoizpenaren hainbat sektoretan egiten dute lan.


Nafarroako Ospitaleko boluntario taldea osatzen duten lagunek 261 gaixo artatu dituzte urtebetean, eta 1.219 zerbitzu egin dituzte. Hartara, 2.438 orduz egin dute lan. Artatu dituzten gaixoen artean, 53 ahaiderik gabeak izan dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa