(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astean bide hezkuntzako haur eskola eginen dute Iruñean ostirala, 2007.eko abenduak 7

Datorren astean, abenduaren 11tik 16ra, bide hezkuntzako haur eskola eginen dute Iruñeko Yamaguchi Parkean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak sustatuta.


Eskola doakoa izanen da, eta 8 eta 14 urte arteko ikasleentzat izanen da. Informazio tailerrak eta ikasgelak izanen ditu, eta baita kart eta bizikletetarako ibilbidea ere (kanpoan). Eskolaren ordutegia honako hau izanen da: 9:30etik 14:00etara, eta 15:00etatik 17:00etara.


Instalazioaren izena "Escuela Infantil de Educación Vial Attitudes" da (Bide Hezkuntzako Attitudes Haur Eskola), eta autoen Audi enpresak sortutako ekimena da. Gizalegezko jarrera eta portaera arduratsuetan oinarritutako bide kultura sustatzea du helburu, eta baita herritarrak ingurumena babesteko beharraren gainean sentikortzea ere.


Haurren heriotzen eragile nagusia


Iruñean eginen den eskola Nafarroako Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategian aurreikusitako prebentzio eta hezkuntza arloko ekintzetako bat da. Estrategiaren helburua, hain zuzen, errepidean hildakoen kopurua %50 gutxitzea da (2010. urtera arte).


Ildo horretan, mendebaldeko herrialdeetako haurren heriotzen eragile nagusiak zirkulazio istripuak direla adierazi behar da (hain zuzen ere, haurren heriotzen %40 zirkulazio istripuek eragiten dituzte). Espainian, zehazki, 14 urtetik beherako 100 haur hiltzen dira urtean arrazoi hori dela medio, eta zauritutakoak, berriz, 5.000tik gora izaten dira.


Bide Hezkuntzako Attitudes programaren helburu nagusia haurrek bideko jarrerak eta portaerak barneratzea da, bideko seinaleak eta arauak ikastea baino gehiago.


Ekimenaren hartzaileak ikastetxeetako ikasle taldeak nahiz norberaren kontura joandako haurrak izanen dira.


Haur eskolan eginen diren jarduerak honako hauek izanen dira: bide segurtasunari buruzko hitzaldi teorikoa, tailer informatikoak (elkarrekintza abenturak, bideko hainbat egoeraren gainekoak), eta marrazketa tailerrak. Jarduera horien guztien osagarri gisa, kart elektriko eta bizikletetarako ibilbide bat jarriko dute, ikasitakoa praktikan eman ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa