(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtea amaitzeko hilabete falta dela, Nafarroan zirkulazio istripuetan hildakoen kopuruak %13,7 egin du behera ostirala, 2007.eko abenduak 7

Abenduko datuak biltzea falta dela, 2007ko lehen hamaika hilabeteetan (urtarrila-azaroa) Foru Komunitateko errepideetan (herri barruko eta herri arteko bideetan) 44 lagun hil dira (4 urtarrilean, 3 otsailean, 2 martxoan, 8 apirilean, 2 maiatzean, 5 ekainean, 2 uztailean, 2 abuztuan, 6 irailean, 5 urrian eta 5 azaroan). Iazko aldi berean, berriz, 51 lagun hil ziren, eta 84 2005ean.


Beraz, ehunekoei dagokienez, Nafarroako errepideetan hildakoen kopuruak %13,7 egin du behera aurten (urtarrila-azaroa), 2006ko datuekin alderatuz gero. Datu horiek kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuko Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategian 2007rako ezarritako helburua betetzen ari da; hots, Foru Komunitateko errepideetan hildakoen kopurua %10 gutxitzea.


Europako Batasunak 2010. urterako zirkulazio istripuetan hildakoen kopurua %50 gutxitzeko helburua ezarri zuen (2000ko datuekin alderatuta), eta azpimarratzekoa da 2006an Foru Komunitatean helburu hori bete egin zela. Hain zuzen, 55 lagun hil ziren 2006an Nafarroan izandako zirkulazio istripuetan, eta 118 2000n. Gainera, Nafarroa izan da helburu hori erdietsi duen Espainiako lehen Komunitatea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Tabla accidentes mortales en Navarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa